Show simple item record

dc.contributor.advisorBadiola Lecue, Aduna ORCID
dc.contributor.authorMoreno Lizarraga. Izaro
dc.contributor.otherF. ACTIVIDAD FISICA Y DEPORTE
dc.contributor.otherJARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN F.
dc.date.accessioned2023-04-21T13:26:36Z
dc.date.available2023-04-21T13:26:36Z
dc.date.issued2023-04-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60855
dc.description56 p. -- Bibliogr.: p. 40-47
dc.description.abstractJakina da kirol edota jarduera fisikoaren praktikak bizitzako fase guztietan onurak ekartzen dituela. Hau horrela, kirol ohituretan eragina duten faktoreak zeintzuk diren identifikatzea garrantzitsua da, izan ere, txikitatik ohitura hauek eskuratuz, etorkizuneko bizi kalitateari zuzenki eragingo diotelako. Hurrengo lanaren helburua Gipuzkoako ikastetxe pribatu zein publikoetako 8-12 urte arteko umeen kirol edota jarduera fisikoen ohiturak ezagutzea da. Datu bilketa 25 galderez osatutako balidazio prozesu batean dagoen galdetegi baten bidez egin da. Honetan, Lehen Hezkuntzako 3º, 4º, 5º eta 6º mailetako 339 haurrek parte hartu dute. Galderak jarduera fisiko orokorrari buruzkoak, ohitura sedentarioen ingurukoak, familia eta lagunei buruzkoak, jarduera fisikoa praktikatzeko espazioei buruzkoak eta praktikaren arrazoi, motibazio eta egoera orokorrari buruzkoak dira. Emaitzek esaten dute gehiengo batek kirol edota jarduera fisikoa praktikatzen dutela, eta jarduera sedentarioei egunean 2 ordu baino gutxiago eskaintzen dietela. Ikastetxeko eskola-kiroleko programan parte hartzen dute, eta, orokorrean, balorazio positiboa ematen diote. Etxetik ikastetxerako bidaiak oinez egiten dituzte eta etxetik baita ikastetxetik ere jarduera fisikoa praktikatzeko eremu desberdinak dituzte. Kirol edota jarduera fisikoaren praktikan gurasoek eragin positiboa dute. Kirol edota jarduera fisikoa egiteko zailtasun handiena ikasketen karga handia da, eta arrazoi nagusiena, aldiz, ondo pasatzea eta gozatzea. Gainera, ezberdintasun adierazgarria hauteman daiteke mutilak kirol lehiaketetan duten parte hartzearen eta nesken parte hartze murritzagoaren artean. Honetaz gain, Ikastetxe publikoetan eskola-kiroletako programetan parte hartze handiagoa dela ikusten da, pribatuekin konparatuz. Ondorioz, kirol edota jarduera fisikoaren praktika handia dela esan daiteke, eta honen praktika burutzen duten espazioak anitzak dira. Gehiengoak loaldi ordu egokiak egiten ditu eta jarduera sedentarioetan igarotako denbora murritza da.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectumeak
dc.subjectjarduera fisikoa
dc.subjectkirola
dc.subjecteskola-kirola
dc.subjecthezkuntza fisikoa
dc.subjectohitura
dc.titleGipuzkoako 8-12 urte bitarteko haurren jarduera fisiko eta kirol ohituren azterketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-05-16T10:19:33Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte
dc.contributor.degreeJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
dc.identifier.gaurassign129156-924165


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record