Show simple item record

dc.contributor.authorGarcía Uriaguereca, María Estíbaliz
dc.contributor.authorTorre Pérez, Janire de la
dc.contributor.authorBilbao Uriarte, Eneritz
dc.date.accessioned2023-05-10T17:12:58Z
dc.date.available2023-05-10T17:12:58Z
dc.date.issued2023
dc.identifier.isbn978-84-1319-540-7
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61068
dc.description114 pes_ES
dc.description.abstractHelduen praktika integratua I (HPI I), Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Odontologia graduko 5. mailan kokaturiko ikasgai praktiko-klinikoa da, hots, urte osoko derrigorrezko ikasgaia eta graduaren azken urteko praktiken parte garrantzitsua. Odontologo orokorrak gauzatu beharreko hainbat jarduera bateratzen ditu; beraz, ikasleak, bere formakuntza amaitzen duenean, gaixo bakoitza modu integralean tratatzeko gai izatea dauka helburutzat. Ikasturteko 30 eskola-asteetan zehar, ikasleek hainbat tratamendu egingo dituzte, eta, horretarako, egin beharreko prozeduren ezagutza teorikoa ez ezik, tresna ugari erabiliko dituzte. Tresna horiek, kasu batzuetan, hainbat tratamendutarako erabiltzen dira, eta, beste batzuetan, berriz, praktika jakin baterako bakarrik. Bestalde, diagnosi egokia egin ostean, ezinbestekoa da tratamendu ezberdinen sekuentzia ezagutzea praktikak ondo antolatzeko. Gidaliburu honen argitalpenaren xedea da UPV/EHUko Odontologia Graduko Helduen Praktika Integratua I-eko ikasleek praktika klinikoak antolatu eta modu koordinatuan burutzeko ba­liagarri izatea. Bertan, praktikak planifikatzeko jarraibide orokorrak eta helburuak deskribatzen dira alde batetik, eta, bestetik, ikasgaian maizago egiten diren prozedura klinikoen sekuentzia zehazten da. Halaber, ikasleak prozeduretan erabiliko dituen materialak zerrendatu dira, beraiek tratamendu bakoitzerako behar duten materiala identifikatu eta batu dezaten. Gida honetan zehazten den tresneria eta materiala ikasleen eskura dago UPV/EHUko Odontologia Klinikako esterilizazio eta biltegi-zerbitzuetan. Beraz, materialen marka komertzialak Odontologia Klinikaren hornitzaileen eskuragarritasunaren menpe egongo dira. Azpimarratu beharrekoa da koaderno hau ez dela irakaskuntza-gidan gomendatutako bibliografiaren ordezkoa, baizik eta ikasleentzako laguntza-tresna bat soilik.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuaes_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectmedicinaes_ES
dc.subjectodontologíaes_ES
dc.subjectmedikuntzaes_ES
dc.subjectodontologiaes_ES
dc.subjectodontologyes_ES
dc.titleHelduen praktika integratua I. Praktika klinikorako gidaliburuaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bookes_ES
dc.rights.holder© 2023 Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaes_ES
dc.relation.publisherversionhttps://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UMEPD235407es_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record