Emozio positiboak: alde argiak eta alde ilunak
View/ Open
Date
2024Author
Huizi Petrikorena, Pello
Metadata
Show full item record
Gogoa (24) : 201-224 (2024)
Abstract
The aim of this paper is to study the light sides and the dark sides of positive emotions. To this aim, I first present the differences between positive and negative emotions, as well as the history of the research on positive emotions in the history of psychology. With regard to the light sides of positive emotions, I consider three fields widely studied by the researchers: the relationship between positive emotion and health (and longevity), the relationship between positive emotion and cognition, and the relationship between positive emotion and interpersonal relationships. In relation to the dark sides of positive emotions, I report the negative outcomes found by the researchers in some of the positive emotions, those that have been subject of extensive research. I finish summarizing the six key themes proposed by Gruber and Purcell (2015) in order to encompass the ways positive emotions may go awry.; Emozio positiboen alde argi eta alde ilunak aztertzea da lan honen helburua. Hori dela eta, aurrena emozio positiboen eta emozio negatiboen arteko ezberdintasunak aurkezten ditut, baita emozio positiboei buruzko ikerketari eskaini izan zaion lekua ere psikologiaren historian. Emozio positiboen eta negatiboen arteko aldeak direla eta, “balentzia” kontzeptuaren garrantziaz eta esanahiaz hitz egiten dut. Emozio positiboen alde argiei dagokienez, ikertzaileek arreta handiz aztertutako hiru arlo hartzen ditut kontuan: emozio positiboen eta osasunaren (eta longebitatearen) arteko lotura, emozio positiboaren eta kognizioaren artekoa eta emozio positiboaren eta pertsona arteko harremanen arteko lotura. Emozio positiboen alde ilunei dagokienez, ikertzaileek aurkitu dituzten emozio positibo batzuen, gehien aztertu direnen, ondorio negatiboen berri ematen dut. Gruber eta Purcellek (2015), emozio positiboek izan ditzaketen emaitza txar motak laburbildu nahian, proposatzen dituzten sei sail edo multzo nagusien aurkezpen laburra eginez bukatzen dut artikulua.