Oinarrizko elektronika laborategia I
Recart, F. ; Sáenz, M.J. & Gutiérrez, R. (2004). Oinarrizko elektronika laborategia I. http://testubiltegia.ehu.es/Oinarrizko_Elektronika_Laborategia_1
Abstract
Nahiz eta irakasgaia, gehienbat, praktikoa izan, laborategiko lanari ekin baino lehen, gutxieneko kontzeptu teoriko batzuk jakin behar dira. Gutxieneko hauek materialaren lehenengo lau ataletan biltzen dira, zeinetan oinarrizko kontzeptuak, osagai pasiboak (erresistentziak, kondentsadoreak eta harilak), eta neurgailu nagusiak -polimetroa eta osziloskopioa- ikasten baitira. Jarraian datozen eranskinetan, aurreko kontzeptuei buruzko beste xehetasun -aurreratu- batzuk azaltzen dira.
Hurrengo bi ataletan, kurtsoan zehar egin ohi diren ariketak eta aurreko ikasturteetako teoriako azterketak biltzen dira, emaitza eta guzti.
Azkenik, atalik praktikoenak datoz, zeinetan laborategian garatu ohi diren praktika klasikoak eta praktiketarako materialaren deskribapena -oso grafikoa eta laburra- agertzen baitira.