PBL metodologiaren inplementaziorako proposamena ordenagailu bidezko diseinuaren irakaskuntzan
View/ Open
Date
2016-03-04Author
Garikano Osinaga, Xabier
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikerketa Tesi honetan proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren proposamen didaktiko bat diseinatu etainplementatzen da, testuinguru partikular batean, Ordenagailu Bidezko Diseinuaren (CAD)irakaskuntzan. Egungo paradigma didaktikoaren bilakaera irakaskuntza aktiboen alde, PBL eta lankidetzaikaskuntzaren bezalako metodologien ikuspuntua jarraituz eta produktu garapenean eta diseinuindustrialeko baldintzapenak aztertuz, CAD trebakuntzaren proposamena plazaratzen da. Txosten honekesperientziaren ebidentzia enpirikoak jasotzen ditu eta proposatzen den planteamendua balioztatu CADikasketan emaitzetan eta metodologia didaktikoak eskatzen eta garatzen dituen gaitasun iraunkorretan,esaterako, talde lana.