UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis de Master
  • Máster Universitario en Rehabilitación, Restauración y Gestión Integral del Patrimonio Construido y de las Construcciones Existentes
  • View Item
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis de Master
  • Máster Universitario en Rehabilitación, Restauración y Gestión Integral del Patrimonio Construido y de las Construcciones Existentes
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Birrindutakoa berpizten. Ahaztutako arkitekturak eta emakumeak: Saturrarango emakumezkoen espetxearen adibidea.

Thumbnail
View/Open
TFM (2.644Mb)
Date
2016-09
Author
Lizaso Manterola, Garazi
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21610
Abstract
Mutrikuko (Gipuzkoa) Saturraran hondartzara bertaratuz gero, ez genituzte imajinatu ere egingo han gertatutakoak, ez baitago 2007an ezarritako plaka batez gain, hango ankerkeriaren beste adierazgarririk edo lekukorik. Badirudi ezabatu egin nahi izan direla bertako oroitzapenak edota aztarnak, finean, bere historia lapurtu nahi izan zaiola. Baina eraitsitako eraikinek ere ez dute lortu ahaztea eta memoria, zorionez, (zatika) berreskuratu daiteke. Gaur egun, Saturrarango hondartzako aparkalekua dagoen lekuan, Saturrarango emakumezkoen espetxe nagusia izan zena osatzen zuten eraikinak zeuden. Kartzela hau 1938 eta 1944 urte bitartean egon zen martxan. Frankismo garaiko presondegi-unibertsoaren zati krudeletako bat izan zen hau. Hain zuzen ere, emakumezkoen espetxeei dagokienez, espainiar estatuko handienetakoa zen. Bertatik Espainia osoko lau mila emakume preso inguru pasatu zirela kalkulatzen da, hauetako batzuk beraien haurrekin bizi behar izan zituzten kartzela hartako egoera latz eta miseriak. Ezin dira aipatu gabe utzi, emakumeek emakume izate hutsagatik jasan zituzten zigor eta tratu txar espezifikoak. Lan honetan garai hartan arkitekturak berak eskaintzen zituen baliabideak, errepresioa oraindik ere gordinagoa izan zedin, aztertu eta ikusarazi nahi izan dira. Arkitektura tresna gisa ulertu da: jendarte zehatz bateko baloreak isladatu eta materializatzen ditu arkitekturak, ez da objektiboa. Tamalez, urteetan ikusezin bihurtu dituzte emakume hauek, baita beraien larruazalean bizitakoak ere, baina bertan preso egon zen Ana Moralesek esan bezala "no lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos" eta gu ez gaude hauek ahazteko prest. Memoria historikoaren berreskurapenaren bidean urrats txiki bat besterik ez da Master Amaierako Lan hau.
Collections
  • Máster Universitario en Rehabilitación, Restauración y Gestión Integral del Patrimonio Construido y de las Construcciones Existentes

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka