Show simple item record

dc.contributor.advisorElordieta Alcibar, Arantzazu ORCID
dc.contributor.authorGutierrez Ziardegi, Eider
dc.date.accessioned2020-01-10T12:13:38Z
dc.date.available2020-01-10T12:13:38Z
dc.date.issued2019
dc.date.submitted2019
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/37578
dc.description113 p. -- Bibliog.: pp. 104-113es_ES
dc.description.abstractPerpaus erlatiboak (PE) izen bat modifikatzen duten mendeko perpausak dira. Hizkuntzaz hizkuntza erlatibakuntza modu ezberdinetara egiten da, eta hizkuntza bat eta berak erlatibakuntza modu ezberdinak izan ditzake. Erlatibakuntza gertakari sintaktiko bakuna izan daiteke edo bestelako gertakari orokorragoen ondorio, baina ezagutzen diren hizkuntza guztiek erlatibo perpausak dituztenez, erlatibo perpausak gramatika unibertsalaren parte direla esan dezakegu, elementu atomikoak zein eratorriak izan. Euskaraz hainbat erlatibakuntza modu daude. Lan honetan guztiak deskribatzen saiatuko naizen arren, bereziki literaturan Perpaus Erlatibo Arrunta (PEA) deitu izan zaienen ezaugarri eta sintaxian zentratuko naiz. (0) Perpaus erlatibo arrunta: [ PE liburua irakurri dudan] liburuak irabazi du Kritika Saria. Horretarako, PE mota hauen berezitasunak aurkeztuko ditut eta planteatu diren azterbideek berezitasun hauek argitu ahal dituzten aztertuko dut. Ikusiko dugunez, guztiek uzten dute ezaugarriren bat edo beste azaldu gabe. Hori dela eta, proposamen berri bat ekarriko dut hona, datu gehienak azalduko dituelakoan. Nagusiki bi dira erlatiboak aztertzeko egin diren proposamenak: Operatzaile isilaren bidezkoa eta Igoera analisia. Euskarazko perpaus erlatiboen analisirik ezagunena, seguru asko, operatzaile bidezko analisia da (Ortiz de Urbina 1989). Azterbide honetan, euskarazko PEA-ak hizkuntza indoeuroparren izen osteko PE-en antzera eratzen direla defendatzen da: izenordain erlatibo bat (operatzailea) NZ mugimendu bidez PEaren hasierara mugituz. Ikusiko dugunez, azterbide honek hainbat arazo ditu euskarazko datuak azaltzeko, hala nola, bihurkarien zilegiztatzea eta zenbatzaileen besarkadura. Igoera bidezko analisiari dagokionez, Kaynek (1994), Vergnauden (1974) ideietatik abiatuz eta antisimetriaren bidetik, perpaus erlatiboak erlatibizatutako izenaren igoera bidez eratzen direla planteatu zuen, eta izen aurreko eta izen osteko PEak ezberdin eratzen direla defendatu zuen. Azterbide honetan operatzaile bidezko analisiak azaldu ezin dituen hainbat gertakarik azalpena izan dezakete. Alabaina, azalpen berriekin batera, arazo berriak sortzen direla ikusiko dugu. Horregatik, antisimetria jarraituko ez duen igoera analisi bat proposatuko dut, bi azterbideek azalarazi dituzten arazo batzuei erantzuna emateko asmoz.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/*
dc.titleEuskarazko perpaus erlatiboen joskera, jostailu zaharrentzat poltsa berriak ehuntzenes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/masterThesises_ES
dc.rights.holderAtribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España*
dc.departamentoesLingüística y estudios vascoses_ES
dc.departamentoeuHizkuntzalaritza eta euskal ikasketakes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España