Comprehensive anaysis method for the study of disused railway lines as territorial heritage systems: the vasco-navarro railway.
Date
2019-01-16Author
Eizaguirre Iribar, Arritokieta
Metadata
Show full item recordAbstract
Erabilerarik gabeko milaka kilometro burdinbideren etorkizuna kolokan egonik eta gaiaren inguruko lorpen teoriko eta praktikoen arteko desadostasuna kontuan hartuz, ikerketaren helburua burdinbideak sistema konplexu gisa ulertzeko gai den azterketa metodo integral bat sortzea da, horrela, erabilerarik gabeko burdinbide batek lurraldean duten potentziala definitu ahal izateko.Ildo horretan, azterketa objektuaren inguruko ikuspuntu teoriko eta metodologikoak eta egungo proposamenak ikertu dira alde batetik, eta erabilerarik gabeko burdinbideek etorkizunean izan ditzaketen aukerak bestetik. Horiek kontuan hartuz erabilerarik gabeko burdinbideak garraio aktiborako ardatz gisa proposatzen dira, horretarako hiru baldintza zehaztuz: erabilerarik gabeko burdinbideak ondare sistema konplexu gisa ulertzeko beharra; hauek garraio aktiboko sistema gisa izan dezaketen potentziala; eta garapen jasangarria bultzatu beharra, horretarako, garraio eta lur erabileren arteko oreka mantenduz.Ondorioz, aurrekoetan oinarritutako eta modu berean antolatutako Azterketa Metodo Integrala sortu da. Metodoaren lehen ildoa sistemaren elementuen ezagutzan zentratzen da, erabilerarik gabeko burdinbideei ondare sistema gisako garrantzia emanez. Bigarren eta hirugarren ildoek, aldiz, burdinbide sistemak lurraldearen garapen jasangarriago baterako izan ditzakeen aukerak aztertzen dituzte: alde batetik, azpiegitura linealak lurraldean duen potentziala garraio ardatz ez¿motorizatu gisa eta, bestetik, nodo bakoitzaren potentziala inguruan. Lortutako emaitzek sistemaren birmoldaketarako estrategia edo gidalerro orokorrak eta aktuazio puntu zehatzak definitzea ahalbidetzen dute.