Getariako historiaz loturak sortzen. Getaria (Gipuzkoa): kanpotarrei hartzeko eta bertakoei erantzuteko irisgarritasun elementua

Date
2019Author
Aranguren Alberdi, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
Nire interbentzioa Getarian, hirigunearen eta portuaren arteko mugan kokatzen da, goiaren eta behearen arteko amildegian konexio bat eraikiz.
Herriak Egun dituen puntu ahulak (elementuen egoera kaxkarra), gabeziak
(ekipamendu egokien falta) eta etorkizuneko helburuak (plan berriak) aztertu,
eta ikusitako arazoak erantzuten dituen proiektua proposatzen da.
Hortaz, IRISGARRITASUN ELEMENTU bat sortzen da, irisgarritasuna bere
aspektu fisiko, kultural zein historikoan ulertuta.
Elementu honek bertako biztanleei, kanpotik datozen mariñelei, eta
munduko ertz guztietatik gerturatzen diren turistei erantzutea bilatzen du.
Guzti hau, hutsik eta kokapen estrategikoan dauden “Zarautz Jauregian”
Dokumentazio zentro bat eta “Tintaleku Lonjan” Itsas-gizonen etxe
bat txertatuaz, eta biak harremantzean hauen inguru gertuan sortzen den
hirigintza lotura berriaz ahalbidetzen da.