UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis de Master
  • Máster Universitario en Arquitectura
  • View Item
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis de Master
  • Máster Universitario en Arquitectura
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Santo Domingoko baratzen parkearen berregituraketa. Iruña (Nafarroa): polikiroldegia eta aparkalekua

Thumbnail
View/Open
GARAPEN PROIEKTUALA. Txostena (44.91Mb)
GARAPEN TEKNIKOA. Txostena (42.90Mb)
AURKEZPEN PLANOA 1 (34.74Mb)
AURKEZPEN PLANOA 2 (12.30Mb)
AURKEZPEN PLANOA 3 (11.65Mb)
AURKEZPEN PLANOA 4 (14.35Mb)
AURKEZPEN PLANOA 5 (13.57Mb)
AURKEZPEN PLANOA 6 (12.61Mb)
AURKEZPEN PLANOA 7 (16.19Mb)
Date
2019-09
Author
Garín García, Sara
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/42513
Abstract
Hirigune finkatu baten barnean proiektuak gauzatzea ekintza zaila suertatzen dat beti, batez ere gune hauetan aurre existentzia monumental edo arkeologiko garrantzitsuak aurkitzen ditugunean. Nahiz eta batzuetan aurre existentziek proiektua bertan behera utzi dezakete, badago aukera obra berriak elementu hauekin elkarbizitza sortzeko eta aldi berean horien balioa sustatzeko. Helburua: Hiriarentzako hobekuntzak lortu, hala nola, Parmako Baluartearen eta gainontzeko harresiaren esparruaren balioa handitzea eta espazio publiko berri baten antolaketa. Aldi berean tokiko aparkaleku arazoak gutxitzea bilatzen da baita alde zaharrera oinezkoen, ziklisten, eta garraio publikoaren irisgarritasuna hobetuko dituzten ekintzak. Auzokideen eskaera kontutan izanik, 350 plazako aparkalekua aurreikusten da beraientzat, honetaz gain bestelakoak ere sartzea ondo legoke. Beraz ekipamendu eraikin bat garatuko da harresiaren esparruaren barne, alde zaharreko Santo Domingo baratzen parkean. Dotazio hau funtsean polikiroldegi eta aparkalekua izango dira, hauen funtzionamendu egokirako erabilera gehigarriez aparte. Baina, hauetaz haratago, inguruan nagusitasuna hartu egingo du sortuko den espazio publikoak. Lau ildo nagusietan lan egin: mugikortasun eta irisgarritasun, espazio publikoa, aparkaleku eta ekipamenduak. ESPAZIO PUBLIKOA Harresiaren barneko hazkunde demografikoari erantzun ahal izateko, etxebizitzak altueran haztera behartu zituen, honela trama oso dentso bat lortuz hormarte bakarreko eta sakontasun handiko eraikuntzek eta kale estuek sortua. Alde zaharreko etxebizitzen birgaitzerako neurri desberdinak bultzatzen ari dira, baina honetaz gain, beharrezkoa suertatzen da auzorako espazio publikoak berreskuratzea, eraikuntza trama bera oxigenatzeko balio izango dutenak. EKIPAMENDUAK Ekipamendu aldetik, ondoren egingo den auzo eskalako analisian ikus daitekeen bezala, tokiko kirol eskaintza oso urria da, beraz hau izango da ekipamendu aldetik erabilera nagusia. Honekin batera, eta lehen azaldu den bezala ere, auzoko mugikortasuna hobetzeko, baita espazio publikoen kalitatea hobetzeko ere, egun Santo Domingo baratzen parkeetan aurkitzen den aparkalekua lurperatzea proposatzen da, espazio publikoa libre utziz eta baita honen gaitasun edo edukiera handituz. KOKAPENA Alde zaharraren ordenazioak eta bertako eraikinen tipologia nagusia, mehelinen arteko partzela estu eta luzeak, ez dute tokirik uzten polikiroldegi batek behar dituen dimentsioetako espazioak sortzeko: argi handiko espazio librea (20x30 m ingurukoa) baita altuera libre handia ere (9m inguru). Beraz, eraikin existenteetan kokatzea ezinezkoa suertatzen da. Bestalde, lehen azaldu den bezala, auzoan eraikitako dentsitatea handia da. Aurkitzen ditugun espazio libre edo plazak, estuak edo dimentsio txikikoak izan ohi dira. Honen salbuespen diren espazio zabalak hirian gune berezi bat okupatzen dute, historia bere barnean gordetzen dituztenak, memoria handiko lekuak, garrantzi handikoak hiriko sistema orokorretarako. Guzti honen kontraesanean, Santo Domingo baratzen parkea aurkitzen dugu. Hiriko historiaren parte gordetzen duen eremua baina urteetan zehar hondatzen joan dena. Urteetan erabileraz aldatzen joan da, izena eman zion erabileratik egun parking bat izan arte. 9 000 m2 –ko azalera eskaintzen du, primerakoa bere baitan ekipamendu eta espazio publikoa hartzeko.
Collections
  • Máster Universitario en Arquitectura

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka