Bilbo aterpe-hiria. Zorrotzako puntala. Bilbo (Bizkaia): errefuxiatuentzako egoitza
Laburpena
Hurrengo dokumentuan, Zorrotzako Puntalean kokaturiko Bilbo Aterpe-Hiria proiektuaren deskribapena
egingo da.
Proiektuak, Electra del Nervión Bizkaiako lehenzentral termikoa izan zenaren nabeak birgaitzea
proposatzen du, honi komunitate zentruko erabilera emanik. Gainera, komunitate ardatz batez loturik, orubearen iparraldean Errefuxiatuentzako auzo komunitarioa proposatzen da, non alokairu baxuko bizitegi finkoak ere egongo diren, integrazioa eta elkarbitza sustatzeko eta errazteko.
Proiektuaren helburua, errefuxiatuei beharrezkobizigunea, hezkuntza eta harreta ematea da.
Horretarako, komunitate zentruan elkarbizitzarako,hezkuntzarako eta aisialdirako erabilerak emango
dira.
Komunitate zentruaren eta auzoaren artean dagoenplaza estaliak, kanpo gune babestua eskaintzen
du.
Azkenik, bizitegi auzoan, errefuxiatuentzako bizitegiaketa alokairu baxuko bizitegi finkoez gain, ardatzari jarraituz, beharrezko materiala eskura eduki dezaten, arropa, jaki eta tresna biltegiak eta administrazioa eta sorospen gunea kokatzen dira.