dc.description.abstract | Proiektu hau Debako herrialdeak duen behar bat asetzeko asmoz planteatzen da. Izan ere, nahiz eta gaur egun bertan mota honetako eraikinak badauden nahikoa ez dela jakinarazi dute askotan. Gainera, planteatzen den proiektua erabiltzaile zehatzago batzuentzat proposatzen da, Donejakue bideko
erromesentzat hain zuzen.
Udalak, bai herrian bertan eta baita prentsan ere hainbat kasutan aipatu du arazo bat dagoela herriak jasotzen dituen bisitariekin. Hauek, udara gerturatzen denean batez ere, Donejakue bideari ekiten diote eta hau Debatik pasatzendenez askok hemen egiten dute geldialdia. Esan bezala, herriak baditu
hainbat ostatu aukera, baina hauek mota ezberdinetakoak dira eta nahikoleku txikikoak. Gainera aurten hondartzan kokatzen zen hotela itxi dute eta beraz arazoa areagotu egin da.
Ondoren planotan ikusiko den bezala Donejakue bidea eta beste hainbat mendi buelta garrantzitsu pasatzen dira Santa Katalina babesguneko orubetik gertu. Hau dela eta, aterpetxea bertan kokatzea erabaki da erabiltzaileeibidean kokatzen den gune estrategiko batean ostatu aukera bat emanez
eta bide batez herritarrei eta kanpoko bisitariei zerbitzu emango dien beste erabilera batzuk erantsiz.
Kokapenari dagokionez, aipatzekoa da Santa Katalinababesgunea landa lur eremu ikaragarria dela. Muinoaren gailurrean Santa Katalina ermita txikia aurkitzen da eta honen alboan paisaiarekin batera eraldatzen joan den San Juan baselizaren horma bat. Bertatik itsaslabarra ikusten da eta udalerriko hainbateremuz gain Deba herria ere ikus daiteke. Biztanleriak leku oso garrantzitsu eta esanguratsu bezala kontsideratzen du herriarentzat, eta aintzinatik garrantzi handia izan duen eremua da. Gaur egun oraindik ere, lekuaren paisaia eta lasaitasunaz gosatzeko jende asko hurbiltzen da bertara. Gailurra itsasotik185m-ko altueran kokatzen da Itziar eta Deba artean eta oinez iristeko ibilbideaz gozatzeko aukera ezberdinak aurki daitezke, kostaldeko bidea barne.
Autozko iritsiera nahiko txarra du, mendiko lurrezko bidea bai da irisgarrtasun nagusia duena. Hala ere, kasu berezietan (ekainak 24an, San Juan eguneko meza eta erromeriarako) kotxeren bat iris daiteke.
Eremua babesgune bat izan arren, araudian dio herriarentzat ekipamendu gisako eraikuntza finkoak baimentzen direla hainbat baldintza betez. Gainera, garrantzitsua da aipatzea, Santa Katalina babesguneko antolamendu fitxan Donejakue bideko erromesentzako aterpetxea aurreikusten dela Debako beharragatik, nahiz eta proiektuan planteatzen den gunean ez izan.
Proeiktua eraikin berri bat bezala planteatzen da baina gaur egungo eraikin eta arrastoekin bat egingo duen multzo gisa proposatzen da, beraz honen handipen bat bezala ere kontsidera daiteke. Izan ere baselizaren hormarenkontra eraikitzen da honen harrera nahiz eta hau ikutu gabe.
Proiektuan hasiera batetik inguruaren izaera mantentzea nahi izan da eta landa eremu bat bezala tratatu da. Hau kontutan izanda nahiz eta iritsierak eta kotak modifikatu diren bidexkak, landareria eta bistak bere horretan mantendu nahi izan dira.
Ondorioz, Deban argi nabaritzen den behar bat asetzeko asmoz aterpetxea planteatzen da Santa Katalina babesgunean, aurrez bertan gauzatzen ziren jende eta paisaiaren arteko hartu-emanak mantenduz. | es_ES |