dc.description.abstract | JUSTIFIKAZIO TEORIKOA
Yateen diseinua azken urteetan indarra hartzen ari den diziplina bat da. Erresuma Batuan tradizio
handia badago ere, Espainiar estatuan soilik Madrilen eta Cadizen ikas daiteke Ontzigintza Arkitekturako Gradua gaur egun. Coruñan gradu hau desagertzear dago momentu honetan, itsas ingeniaritzak ordezkatuko duelarik. Beraz, penintsulako iparraldea mota honetako ikasketarik jasotzeko aukerarik ez du eskaintzen.
_Kokapenari dagokionez, nabaria da Nerbioiko itsasadarrak jasan duen transformazioa. Hainbat
ekintza burutzen aritu dira azken urteotan (Guggenheim museoa da horietako famatuena) iragan
industriala izan duen gune hau egungo beharretara moldatzeko. Hala ere, itsasadar osoan oraindik
badaude desorekak berpizte prozesu honetan: Bilboko ingurua eta eskuinaldeko Getxoko inguruek aurpegi atsegina erakusten duten bitartean, ezkerraldean badago lana egiteko. Hala ere, aipatutako eskuinaldeak badu salbuespen bat: Erandio. Iragan industrial gogorrarekin, udalerri honek bere ibaiertza oso degradatua du gaur egun, ontziolen arrasto abandonatuekin eta itsasadarrarekin harremana oso axolagabearekin. Hau da, hain zuzen, hautatutako kokapena ontzigintza eskolarako, Erandion ontziola ugari egon zirelako, baina batez ere eguneratze ekintza sakona behar duelako bere ibaiertzak. Proiektua Erandioko historiaz eta Erandio proiektuarenastinduaz baliatu daitezkeela kontsideratu da eskola hau proposatzerako orduan.
EGUNGO EGOERA
Dokumentazio lana egin eta gero, jasotako informazio guztia garbira pasatzea tokatu zen. Plataformaren
benetako konfigurazioa plano hauetan nahiko zehatz jaso dela esan daiteke. Honek proiektuaren garapenari lagundu dio, sortutako blokeen kokapena oso estu lotuta dagoelako bere azpian dagoen azpiegiturari (hormigoizko 2,5x2,5 m-ko portikoak, hormigoizko edo harlangaitzezko hormak, edo betelana).
Egituraren egoerari dagokionez, armatuak puntu batzuetan ageri dira, non korrosioak erasoegin dien. Beraz, puntu batzuetan zaharberritu egin beharko da, bere iraunkorasuna bermatzeko.
Ahalmen egituralari dagokionez, konprobatu beharko litzateke guztiz mantentzen duenentz egiaztatzeko, eta hala ez balitz, sendotu.
Losari dagokionez, ordea, ezin da bere hortan erabili, egoera txarrean aurkitzen delako, bejetazioa
ageri delarik batatxeen juntetan eta betelanaren asentuen efektuak pairatu baititu.
Beraz, ia bere osotasunean deuseztatzea erabaki da, baina obra exekuzioan baliteke eraikinen azaleran edo urbanizazioaren azaleran zehar enkofratu galdu gisa erabiltzeko apropos jotzea FRAGMENTAZIOA
Programa heterogeneoari erantzuna emateko, pieza handi baten ordez, zati txikiagotan zatitzea
egokiago jo da. Era honetan, ikuspegiak anitzagoak dira eta espazioaren kontrola, handiagoa.
HIERARKIA
Fragmentazioaren barnean, blokeetako batek besteen gainetik aginduko du, bai altuera handiagoaren
bidez, bai beste blokeen kokapenak hartara emango duelako.
ESPAZIO LIBRE JARRAIA
Fragmentazioa gauzatuko da, baina plataforman zeharreko ibilbidea oztopatu edo eten gabe, espazio libre publiko jarraia sortuz, ibilbidean zehar aldatzen doana.
KALE DIAGONALAREKIN ERLAZIOA
Multzoaren sarrera nagusia Erandioko erdigunetik hurbilago egongo da eta plataformaren aurreko
kaleari jarraitasuna edo irtenbidea emango zaio. Hala ere, Astrabuduatik ere multzora zuzenean sartu ahal izango da.
IKUSPEGI ANITZAK
Plataforman zeharreko ibilbidean itsasadarraren hainbat ikuspuntu ezberdin ahalbidetuko dira.
PROIEKTUAREN KONFIGURAZIOA OINEAN
Proiektatutako blokeak hiru dira, plataforman inguruari erantzunez kokatuak: tipologia industrialari erantzuten dioten bi blokeak, tailerrak eta hangarea, alegia, elkarri eta errepidearen beste aldean dagoen industriari aurpegia emanez; etxebizitza tipologiari gerturatzen zaion eraikina, nagusiena eta altuena, ordea, errepidearen bestaldeko etxebizitza eta hezkuntza eraikinekin elkarrizketan dago, distantzia txikia baitago fisikoki beraien artean eta baita proportzioen aldetik ere.
Beste alde batetik, espazio publikoa hedatzen da sortutako hiru bloke ezberdinen artean, plataformarekiko diagonalean luzatzen den kalexka aintzat hartuta. Horrez gain, hiru eraikinek ardatz longitudinalaren arabera antolatzen dira: ardatz ezkutu horretan zehar sarrera guztiak kokatzen dira eta ardatz antolatzaile horren bukaeran eraikin nagusiak multzo osoa agintzen du. | es_ES |