UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis de Master
  • Máster Universitario en Arquitectura
  • View Item
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis de Master
  • Máster Universitario en Arquitectura
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Leioako Udondo polikiroldegia. Leioa (Bizkaia)

Thumbnail
View/Open
GARAPEN PROIEKTUALA Txostena eta Planoak (180.7Mb)
GARAPEN TEKNIKOA. Txostena eta Planoak (108.7Mb)
AURKEZPEN PLANOAK (931.6Mb)
MAKETA ARGAZKIAK (1.247Mb)
Date
2017-07
Author
Endaya Alvarez, Inhar
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/43041
Abstract
Leioan hainbat kirol instalazio daude Leioako udalaren eskutik, baina polikiroldegi bezala, soilik Sakonetako polikiroldegia hartu dezakegu, besteak instalazio bakarra baitute funtsean. Esan bezala, polikiroldegi honek hainbat gabezi ditu, baina laburbilduz, bere instalazioak oso motz geratu direla esan dezakegu. Beheko irudian, alde batetik Leioako zentro urbanoak 1980-ko hamarkadan zuen itxura ikus dezakegu, eta ostean, honek gaur egun daukan itxura. Aldaketa nabaria izan du, batez ere, leioak azken 30 urteetan izan duen hazkuntzagatik. Goiko grafikoan leioako biztanleriaren bilakaera ikus daiteke 1957-tik 2010-era arte, eta 80-ko hamarkadan igoera nabariena dagoela argi ikusten da. Sakonetako polikiroldegia, Leioako zentro urbanoan, hasieran instalazio egokiak zituen, baina denbora ahurrera joan ahala, bertan enkajonatuta gelditu egin da, instalazio berriak habilitatzeko premia sortuz. Logikoa da, zenbat eta jende gehiago egon, orduan eta zerbitzu gehiago beharrezkoak dira, edozein sektoretan, eta kirolaren sektorean ez da horrela izan. Lehen aipatu den bezala, Udalak lehiaketa bat proposatu zuen duela zazpi urte, polikiroldegi berri bat eraiki ahal izateko. Azkenean, ez zen eraiki suertatu ziren arazoengatik, baina Leioak oraindik ere beharrezkoa du polikiroldegi hori, eta aukera ezin hobea dela dirudi gaur egun polikiroldegi berri hori proposatzea. Behin polikiroldegia beharrezkoa dela jakinda, proiektuaren kokapena erabaki beharko litzateke. Eta zein hobe Leioako zentro urbanoaren ardatz nagusi baten amaieran kokatzen den industrialde erresidual eta degradatu bat baino? Lehen Kokapeneko atalean ikusi dugun bezala, Udondo auzoan industrialde eremu argi bat dago, udalerriari amaiera ematen diona, eta gaur egun erabat degradatua dagoena. Beraz, toki erabat apropoxa dirudi; estrategikoki egokia izan zitekeen eremu erresidual batean, Leioak beharrezkoa duen ekipamendu publiko bat bertan proiektatzea. Gainera, proiektu honekin Udondo auzoak xarma erresidentzialagoa izatea espero da, gaur egun dauden eraikin industrial degradatuen ordezkaketari esker, eta honekin batera, proiektatuko den espazio publiko berde eta jarraiarekin. Izan ere, proiektuak ez du soilik oin berriko eraikina hartzen, baizik eta hau inguratzen duen espazio publiko ekipatu bat ere, zeinak Leioako espazio publiko berdearen sarearekiko jarraitasuna mantentzen duen. Honela, erabilera industriala nagusi zen zentro urbanoko zati bat, kirol eta aisialdirako gune bezala planteatzen da, berdegune zabalekin batera, kutsu atseginago bat emanez. Gainera, eraikinari atxikituta, aisialdirako igerileku bat proposatzen da, aipatutako berdegune eta espazio publikoekin harremana izan dezakeena. Geroago azalduko denez, aipatutako industrialde horren barnean “hesituta” etxebizitza batzuk aurkitzen dira, baserri izaerako eraikinak, eta hauek mantentzea proposatzen da, hauei arnas gehiago emanez, eta proiektatutako espazio publikoarekin bat egingo dutenak. Beraz, ondoren datozen orrialdeetan, proposamen arkitektonikoa azalduko da, esandakoak aurrera eramateko asmoarekin.
Collections
  • Máster Universitario en Arquitectura

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka