Show simple item record

dc.contributor.advisorBegiristain Mitxelena, Jon
dc.contributor.advisorAseguinolaza Braga, Izaskun ORCID
dc.contributor.authorArketa Ugarte, Miren
dc.date.accessioned2020-09-26T12:04:16Z
dc.date.available2020-09-26T12:04:16Z
dc.date.issued2020-07-10
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/46243
dc.description.abstractERAITSI Gaur egungo etxebizitza blokea eraiki aurretiko momentuan kokatuko gara proiektoa egiterako orduan. Erabaki hau hartzearen arrazoi nagusiak, etxebizitza blokeak orientazioa dela eta plazan sortzen duen itzal ikaragarria eta egungo merkatuak eraikinean eta inguruan hartzen duen presentzia nuloa lirateke. Honez gain, plazaren azpian kokaturiko lurpeko aparkalekuko sarrerak kentzea ere erabaki da, orubeko autoen presentzia ahalik eta gehien murrizteko. Proposamenaren baldintza bat, proiektatuko den lurpeko aparkalekurako sarrerako arrapalak, eraikin barnean txertatzea izango da. OINEZKOEN PRESENTZIA NABARMENDU Nafarroa Behera plazako auto presentzia murriztuko da teknika ezberdinak erabiliz. Secundino Esnaola kalea, plaza zeharkatuko duen zatian koexistentzial bihurtuko da, oinezkoari garrantzia emanez eta General Artetxe kale eta plazaren arteko konesioa bermatuz. Karkizano oinezkoen kaleari jarraiera emango zaio, Del Txofre plazarekin koneksioa sortuz. Gran via kaleko auto fluxuari aurre egiteko zuhaitzak erabiliko dira. Bermingham kalekoari ostera, kota aldaketa baten bidez emango zaio irteera (gaur egun egiten den bezala). ARDATZA_BOLUMENAK General Artetxe kalea indartzeko nabarmendutako ardatza. Katalunia plazaren inguruan hedatzen den oinezkoen kale nagusiena San Frantsizko kalea litzateke. General Artetxe kaleak, kale hau Nafarroa Behera plazarekin konektatzen du. Ardatz hau nabarmendu nahi izan da, eraikin bien bolumenak sortzerako orduan. Lehen oinean elkarren artean konektatutako eraikin bi planteatuko dira. Plazaren orientazioa kontuan hartuz eta plazan gutxieneko itzala proiektatzeko helburuaz, etxebizitzak kokatuko diren blokea eskuinekoa litzateke. PROPOSAMENA General artetxe kaleko zabalera errespetatuz, sortutako ardatza nabarmenduko da. Eraikinaren “atzekaldean“ Karkizano oinezkoen kaleari jarraiera emango dion oinezkoen kalea sortzen da. Eraikinaren “aurrealdean“ plaza bat sortuko da, auzoari arnasgunea emanez.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectmerkatuaes_ES
dc.subjectetxebizitzakes_ES
dc.subjectegoitzaes_ES
dc.subjectGroses_ES
dc.subjectDonostiaes_ES
dc.titleMerkatua eta etxebizitzak Grosen. Donostia (Gipuzkoa)es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/masterThesises_ES
dc.rights.holder© 2020, la autoraes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record