Drawing comparisons: a syntactic and semantic approach to basque, spanish and english inequality comparative structures.
Abstract
Tesi honek euskarak, gaztelaniak eta ingelesak agertzen dituzten konparazio egituren deskribapena,sailkapena eta azterketa sintaktiko eta semantiko sakona aurkeztea ditu helburu. Tipologikoki oso ezberdinak diren hiru hizkuntza horien alderaketaren bitartez, konparazio egiturek erakusten dituzten hizkuntza arteko etahizkuntza barneko aldakortasun ereduak zehazten ditu tesi honek. Horrez gain, euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko egitura konparatiboen analisi sintaktiko eta semantiko bateratu bat ere proposatzen du.Ikerlan honetan ondoko tesia defendatzen da, zehazki: euskara, gaztelania eta ingelesezko egiturakonparatiboek erakusten dituzten aldakortasun puntu nagusiak hizkuntza horietan oinarrizko bi konparaziomota egotearen ondorioa dela. Alde batetik, sakonean koordinazio egitura erakusten duten konparazioakaurkitzen ditugu (koordinaziozko konparazioak). Konparazio mota horrek juntagailu egitura arrunten ezaugarribereizgarriak dituela erakusten dut aztertutako hiru hizkuntzetan. Bestetik, mendeko konparazioak ere badaude euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azken mota horretan, konparazioaren oinarriak menpeko osagaien berariazko propietateak azaleratzen dituela erakusten dut.Ikerketa honetan, gramatika deskribatzaile eta arauemaileetako datuetan oinarrituz eta hiztunenjuzkuen azterketaren bitartez (lan honetan garatu ditudan inkesta linguistikoetan lortuak) euskara, gaztelania eta ingelesezko konparazio egituren arkitektura eta konposizio semantikoaren analisi bateratua defendatzen dut.