UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Harkaitz Canoren "Fakirraren ahotsa", edo biktimen lekukotza gorpuztu zenekoa

Thumbnail
View/Open
GrAL_Galarza.pdf (723.5Kb)
Date
2020-11-20
Author
Galarza Etxeberria, Ane
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/48498
Abstract
Lan honen helburua, Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa eleberria aztertzea da. "Twist" (2011) eleberri ezagunaren ondoren idatzitako lasartearraren azken eleberri hau Imanol Larzabal (1947-2004) abeslariaren bizitzan oinarrituta dago. ETAko kidea izan zen Imanol, erbestean urteak pasa zituen eta abeslari ezaguna izan zen, baina Yoyesen hilketa salatzean ETAk traidore izendatu eta azken urteak Euskal Herritik kanpo pasa zituen. Imanol bizi izan zen garaian, XX. mende amaiera eta XXI. mende hasieran Euskal Herrian hainbat eta hainbat gertaera ezagun gertatu ziren, Trantsizio hura garai gatazkatsua izan zen. Gure analisi kritikoa burutzeko, euskal eleberriak “euskal gatazka” nola landu duen azaltzeaz gain, nobela Canoren lanen artean kokatu dugu, izan duen harrera azaldu, "Twist" eleberriarekin alderatu eta memoria ikasketen ikuspegitik irakurri. Esandakoaz bat, garaiko testuingurua azaldu dugu eta irakurketa narratologiko nahiz konparatzailea eginez, traizioaz, posizionatu beharraz eta polifoniaren errepresentazioaz aritu gara. Memoria guneei ere erreparatu diegu eta hauek nola irudikatzen diren aztertu, baita literatura eta arte lanei egiten zaizkien erreferentziak iruzkindu ere. Lanaren emaitzetan ikusten denez, Cano ez da Imanolen bizitzaren eta garaiko gertakarien kontaketa egitera mugatzen, Fakirraren kontraesanak, hausnarketak eta zalantzak kontatzean hezur-haragizko pertsonaia batekin egingo baitugu topo eta hori izan baita, Imanolen alderdi humanora hurbiltzea, eleberriaren helburuetako bat. Esandakoaz bat, memoria etengabeko birsorkuntza dela defendatuta eta horrek identitate kolektiboaren sorkuntzan eragiten duela onartuta, “euskal gatazka” lantzen duten hainbat eleberritan topatzen diren ezaugarri metafikzionalak ere topatu ditugu nobelan. Batetik, bere buruari erreferentzia egiten dion eleberria izanik, bere fikziotasuna azpimarratzen da eta bestetik, erreferentzia metanarratiboen bidez, erakusten zaigu literatura eta artea gai direla historiografiak kontatu ez dituenak kontatzeko, bereziki, biktimei dagozkienak azaleratuz. Finean, iragana “bere horretan” berreskuratzeko ezintasunean, Canok, fikzioa lagun eta Fakirrari ahotsa emanda, garai horretako gertakarien kontaketa egitean, literaturaren gaitasunen inguruan hausnartzera ere gonbidatzen gaituela esan dezakegu.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka