Show simple item record

dc.contributor.advisorOlaciregui Alustiza, María José
dc.contributor.authorGalarza Etxeberria, Ane
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:24:07Z
dc.date.available2020-11-20T18:24:07Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48498
dc.description32 p. -- Bibliogr.: p. 29-32
dc.description.abstractLan honen helburua, Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa eleberria aztertzea da. "Twist" (2011) eleberri ezagunaren ondoren idatzitako lasartearraren azken eleberri hau Imanol Larzabal (1947-2004) abeslariaren bizitzan oinarrituta dago. ETAko kidea izan zen Imanol, erbestean urteak pasa zituen eta abeslari ezaguna izan zen, baina Yoyesen hilketa salatzean ETAk traidore izendatu eta azken urteak Euskal Herritik kanpo pasa zituen. Imanol bizi izan zen garaian, XX. mende amaiera eta XXI. mende hasieran Euskal Herrian hainbat eta hainbat gertaera ezagun gertatu ziren, Trantsizio hura garai gatazkatsua izan zen. Gure analisi kritikoa burutzeko, euskal eleberriak “euskal gatazka” nola landu duen azaltzeaz gain, nobela Canoren lanen artean kokatu dugu, izan duen harrera azaldu, "Twist" eleberriarekin alderatu eta memoria ikasketen ikuspegitik irakurri. Esandakoaz bat, garaiko testuingurua azaldu dugu eta irakurketa narratologiko nahiz konparatzailea eginez, traizioaz, posizionatu beharraz eta polifoniaren errepresentazioaz aritu gara. Memoria guneei ere erreparatu diegu eta hauek nola irudikatzen diren aztertu, baita literatura eta arte lanei egiten zaizkien erreferentziak iruzkindu ere. Lanaren emaitzetan ikusten denez, Cano ez da Imanolen bizitzaren eta garaiko gertakarien kontaketa egitera mugatzen, Fakirraren kontraesanak, hausnarketak eta zalantzak kontatzean hezur-haragizko pertsonaia batekin egingo baitugu topo eta hori izan baita, Imanolen alderdi humanora hurbiltzea, eleberriaren helburuetako bat. Esandakoaz bat, memoria etengabeko birsorkuntza dela defendatuta eta horrek identitate kolektiboaren sorkuntzan eragiten duela onartuta, “euskal gatazka” lantzen duten hainbat eleberritan topatzen diren ezaugarri metafikzionalak ere topatu ditugu nobelan. Batetik, bere buruari erreferentzia egiten dion eleberria izanik, bere fikziotasuna azpimarratzen da eta bestetik, erreferentzia metanarratiboen bidez, erakusten zaigu literatura eta artea gai direla historiografiak kontatu ez dituenak kontatzeko, bereziki, biktimei dagozkienak azaleratuz. Finean, iragana “bere horretan” berreskuratzeko ezintasunean, Canok, fikzioa lagun eta Fakirrari ahotsa emanda, garai horretako gertakarien kontaketa egitean, literaturaren gaitasunen inguruan hausnartzera ere gonbidatzen gaituela esan dezakegu.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecteuskal literaturaes_ES
dc.subjectliteratura eta gatazka
dc.subjectHarkaitz Cano
dc.titleHarkaitz Canoren "Fakirraren ahotsa", edo biktimen lekukotza gorpuztu zenekoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-27T07:55:08Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister103135-831816-09
dc.identifier.gaurassign98968-831816


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record