Show simple item record

dc.contributor.advisorDe Luxan García de Diego, Margarita
dc.contributor.advisorEtxepare Igiñiz, Lauren ORCID
dc.contributor.authorEtxebarría Mallea, Matxalen
dc.date.accessioned2021-01-26T07:44:06Z
dc.date.available2021-01-26T07:44:06Z
dc.date.issued2020-02-12
dc.date.submitted2020-02-12
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/49872
dc.descriptionV.1. 446 p. V 2. 236 p.es_ES
dc.description.abstractLea ibarra Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko Lea-Artibai eskualdearen baitan kokatzen da,eta arrazoi sozioekonomiko eta ezaugarri geografikoak tarteko, ibai-arroa osatzen duten zazpi udalerrietatik bostek, hau da, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzek, Aulestik, Gizaburuagak, Amorotok eta Mendexak, udalerri administratibo bakarra osatzen dute. Ikerketa-eremua, beraz, Lea ibaiak Oiz mendian hasi eta 24km-ko ibilguan kokatutako bost udalerriek osatutako azalera da.Lurralde-zati honetako egitura-ardatz nagusia ibaia bera da, zeinak «V itxurako» ibar estu, malkartsu,tontordun, magaldun eta gune lau eskasdun lurralde-egitura osatzen baitu. Ingurune fisikoaren gorabehera hauek lurraldearen zatiketa eta isolamendua ekarri dute, berezko izaera emanez lurraldeari.Ingurune fisiko honen araberako egokitzapenak, beraz, giza-ezarpenetan eragin, eta lurralde-mailakoizaeraz gain, herri- eta arkitektura-izaera ere sortarazi ditu.Hala, bost udalerrietako eraikinei erreparatuz gero, eraikuntza tradizionaleko landa-arkitektura ereduaizaera arkitektoniko horren isla dela ondorioztatu daiteke, hau da, XV. mendean jaio, arkitekturaren garaiklasikoekin garatu eta XIX. mendean gainbehera jasandako eraikin eredua. Lau mendetako garapenhorrek, nolanahi ere, teknika, material, konposizio eta eraikuntza sistema desberdinen arteko konbinaketak sortarazi zituen, hots, eraikuntza-bilakaera bat, eta horrek, era berean, unitate formal berari dagokion eraikuntza aniztasuna.Eraikuntza-bilakaera horren baitako arkitektura-ezaugarriek, hortaz, ondare izaeradun balioak eta aberastasuna eskaintzen dituen eredua dela frogatzen dute, zaindu beharrekoa, alegia. Baina gauregungo egoerak, ordea, bestelakoa adierazten du, esku-hartze egoki bat ezean galtzeko arriskuan dagoeta.Esku-hartze egokitu hori bideratzeko, alabaina, eraikuntza-eredu tradizionalak jatorritik bilatu izan dituen,eta bere eraikuntza-logikaren baitakoak dituen egokitzapen bioklimatikoa, portaera higrotermikoa eta ongizate-maila ere aintzat hartu beharrekoak dira. Hau horrela izanik, arkitektura-ezaugarrien eta portaera higrotermikoaren elkarrekintzaren araberako esku-hartze irizpide argien beharra dago. Egoera honen aurrean, baina, helburu eta jakintzagai bien alde egiten duen araudirik edo lege-irizpiderik ez dagoela baieztatu ostean, «Esku-hartze Orekatuaren Teoria» garatu da gabezia horri aurre egiteko.Hartara, ezaugarri tipologiko, higrotermiko eta ondare babes-maila desberdineko hiru ikerketa kasu eta lau esku-hartze gradutan antolatutako teoriari esker, arkitektura-eredu tradizionalaren ondare ezaugarriak eta babesa kontutan hartuta ere, portaera higrotermiko hobetu baten alde egin daitekeela frogatu da, hau da, zaindu, kontserbatu, egokitu eta berariazkoa duen garapena bermatzeko aukera ere baduela.es_ES
dc.language.isospaes_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectarchitectural designes_ES
dc.subjectrural geographyes_ES
dc.subjecthistory of architecturees_ES
dc.subjectdiseño arquitectónicoes_ES
dc.subjectgeografía rurales_ES
dc.subjecthistoria de la arquitecturaes_ES
dc.titleLea Ibarreko lurralde, arkitektura eta higrotermia izaerak. Esku-hartze orekatu baten aldeko irizpideakes_ES
dc.title.alternativeIdentidad territorial, arquitectónica e higrotérmica del Valle del Lea. Criterios hacia la intervención equilibradaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c)2020 MATXALEN ETXEBARRIA MALLEA
dc.identifier.studentID530637es_ES
dc.identifier.projectID17513es_ES
dc.departamentoesArquitecturaes_ES
dc.departamentoeuArkitekturaes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record