Show simple item record

dc.contributor.advisorCastellano Paulis, Julián
dc.contributor.authorZurutuza Martín, Unai
dc.date.accessioned2021-03-02T18:19:31Z
dc.date.available2021-03-02T18:19:31Z
dc.date.issued2020-10-29
dc.date.submitted2020-10-29
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/50426
dc.description192 p.es_ES
dc.description.abstractFutbol klub bateko talde teknikoaren Helburu nagusia errendimendu kolektiboa optimizatzea da, maila edozein dela ere. Izan ere, proiektu bera partekatzera bideratutako jokalari desberdinen (iragan partikularra, orainaldi propioa eta etorkizun ezezaguna dituztenak) helburua hau da: ahalik eta mailarik onenean lehiatzea. Horretarako, ekintza-plan bat ezarri behar da, eta ekintza-plan horretan etorkizuneko gertaerak modu sistematikoan eta arrazionalean aurreikusi behar dira, kontuan hartuta uneko testuingurua, lehiaketaren eskaerak eta, jakina, jokalarien profila. Azken finean, talde teknikoak futboltalde horrek eskatzen duen sistema konplexuko elementu guztiak OPTIMIZATU behar ditu. Doktorego-tesi honen ardatza jokalarien asteko entrenamendu-karga (TL) balio absolutu eta erlatiboetan lehiaketan jasandako kargarekin konparatzea eta gero, horrek nekearekin duen erlazioa aztertzea da. Horregatik, lehenengo artikulua, "Absolute and relative training load and its relation to fatigue in football" titulupean, futbolarien TLaren barneko eta kanpoko aldagaien arteko erlazioaz mintzo da. Artikulu hori lehiaketaren kargaren inguruan, asteko mikroziklotan termino erlatiboez hitz egin duen lehenengo azterlana izan zen, eta esfortzu horretarako jokalariek metatutako nekea hartu zen kontuan. Prestatzaile fisiko ororen helburua da entrenamendu-saioen bitartez futbolarien errendimendua hobetzea. Horregatik, entrenamenduetako zereginek berebiziko garrantzia hartu dute jokalarien errendimendu fisikoa optimizatzeko prozesuan. Bigarren eta hirugarren artikuluetan entrenamenduetako zereginek eta partidek zer-nolako karga duten aztertu zen. Horretarako, hau da, entrenamenduetako ariketen eragina aztertzeko; garrantzitsua da bigarren artikulua: "Selecting training-load measures to explain variability in football training games". Azterlan horretan, osagai nagusien azterketaren (PCA) bidez barneko eta kanpoko intentsitate-aldagaien arteko erlazioen egitura ikertu, eta joko murriztuen zereginen artean nola aldatzen diren zehaztu nahi da. Ildo beretik jarraitzen du hirugarren artikuluak, "Comparación de la respuesta física, en términos absolutos y relativos a la competición, de diferentes demarcaciones en tareas jugadas de fútbol". Kasu honetan, ordea, entrenamenduetako zereginetan futbolarien demarkazio bakoitzerako emandako erantzun fisikoak aztertzen dira, betiere lehiaketaren karga absolutuaren eta erlatiboaren analisia kontuan hartuta.es_ES
dc.language.isoenges_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by/3.0/es/*
dc.subjectentrenamendu-kargaes_ES
dc.subjectfutbolaes_ES
dc.titleEntrenamendu karga absolutuaren eta erlatiboaren analisia futboleanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(cc) 2020 Unai Zurutuza Martín (cc by 4.0)*
dc.identifier.studentID605977es_ES
dc.identifier.projectID18783es_ES
dc.departamentoesEducación física y deportivaes_ES
dc.departamentoeuGorputz eta Kirol Hezkuntzaes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

(cc) 2020 Unai Zurutuza Martín (cc by 4.0)
Except where otherwise noted, this item's license is described as (cc) 2020 Unai Zurutuza Martín (cc by 4.0)