Txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzen laguntzeko corpusaren bilketa eta itzultzaile automatikoaren garapena
Date
2021-11-29Author
Soto García, Xabier
Metadata
Show full item recordAbstract
Tesi honetan txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzen laguntzeko garatutako itzultzaile automatikoak deskribatzen dira. Txosten klinikoak euskaraz idatz daitezen sustatzeko helburuarekin, euskaratik gaztelerara itzultzeko sistemaren garapena lehenetsi da.Gure hurbilpena datuetan oinarritutakoa izan da, horretarako txosten klinikoak euskararen eta gazteleraren artean itzultzeko lagungarriak izan zitezkeen corpusak bilduz. Domeinu klinikoan terminologia aberatsa izanik, hauek ere kontuan hartu dira corpusak biltzerakoan .Tesian zehar sistema desberdinak garatu dira, horietako gehienak Itzultzaile Automatiko Neuronalak izanik. Bestalde, Itzultzaile Automatiko Estatistikoak eta Erregeletan Oinarritutako Itzultzaile Automatikoak atzeranzko itzulpena egiteko ere erabili dira.Garatutako sistemen kalitatea neurtzeaz gain, atzeranzko itzulpen bidez sortutako corpusen aniztasun lexikala ere neurtu da, eta sistema batzuk garatzeko datuen hautespena ere aplikatu da.Diseinatutako aurrerapenak nazioarteko testuinguruan kokatzeko, proposaturiko metodoak alemanetik ingelesera, eta ingelesaren eta gazteleraren artean itzultzeko ere probatu dira .