Show simple item record

dc.contributor.advisorOdriozola Maritorena, Moisés ORCID
dc.contributor.advisorHernández Minguillón, Rufino Javier ORCID
dc.contributor.authorGainza Barrencua, Joseba
dc.date.accessioned2022-02-01T11:32:53Z
dc.date.available2022-02-01T11:32:53Z
dc.date.issued2021-12-21
dc.date.submitted2021-12-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55256
dc.description283 p.es_ES
dc.description.abstractKlima-aldaketaren ondorioak arintzeko berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuarekin, funtsezkoa da eraikinetan jardutea. Horrela, eraikitzen diren eraikin berri guztiek energia-kontsumo ia nulukoak izan beharko dute. Testuinguru horretan, eraikuntzak gero eta isolatuagoak eta hermetikoagoak egiten dira, eta horrek, aireztapen sistema mekaniko bat instalatu beharra dakar, barneko airearen kalitatea egokia izateko. Berotegien erabilerak aireztapen-sistemaren sarrera-airea aurreberotzeko balio dezake, eta, horrela, eraikinen berokuntzan energia-kontsumoa aurreztea lortuko da. Doktorego Tesi honek berotegi mota hauek izan behar dituzten ezaugarrietan eta hauen errendimenduan eragina duten baldintzatzaileetan sakontzen du.Berotegi modular bat diseinatu da errendimenduari eragiten dioten eraikuntza ezaugarri nagusiak kontuan hartuta. Ondoren, egoera meteorologiko errealetan aztertzeko modulu baten prototipoa eraiki da. Prototipoa simulazio informatikoaren eredua baliozkotzeko ere erabili da. Datu esperimentalak simulazio bidez lortutakoekin alderatu dira, eta bien artean adostasun handia dagoela frogatu da. Ezaugarri nagusien analisirako, azterketa-kasu bat hautatu da, eta berotegiko konfigurazio desberdinekin lortzen diren energia-aurrezkiak kuantifikatu dira. Hainbat beira-aldaeraren erabilerak, berotegiko inguratzaile opakoaren isolamendu-mailak eta inertzia termiko handiagoa lortzeko ur-deposituak erabiltzeak duen eragina aztertu da. Halaber, berotegiekin batera bero-berreskurapena duen aireztapen sistema erabiltzea komeni den analizatu da. Aldi berean, moduluak seriean edo paraleloan instalatzeak nola eragiten duen aztertu da.Berotegi mota hauen errendimenduan klima funtsezkoa da. Bere garrantzia aztertzeko, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) klima-zona desberdinetako emaitzak alderatu dira. Azkenik, beste klima batzuetan duten portaera aztertzeko, Europako hiri nagusietan osatu da analisia. Emaitzen arabera, neguko klima-gogortasuna handitu ahala, berotegiei esker aurrezten dena areagotzen da. Doktorego tesi honek frogatzen duenez, klima hotzenetan, aurrezpen benetan handiak lortzen dira, are gehiago eguzki-erradiazio handia badute.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/*
dc.titleEnergia aurrezteko, aireztapen sistemaren sarrera-airea aurreberotzeko berotegien erabilera.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holderAtribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España*
dc.rights.holder(cc) 2021 Joseba Gainza Barrencua (cc by-nc-sa 4.0)
dc.identifier.studentID377066es_ES
dc.identifier.projectID16632es_ES
dc.departamentoesArquitecturaes_ES
dc.departamentoeuArkitekturaes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España