Ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutako tokiko garapena: Euskal Autonomia Erkidegoaren kasu azterketa
View/ Open
Date
2021-12-13Author
Arrillaga Marquez, Pablo
Metadata
Show full item recordAbstract
Ekonomiak, oîkos eta nomós termino grekoek osatzen duten oikonomia hitzean dauka bere jatorri etimologikoa. Etxearen kudeaketa esan nahi duena, hain zuzen ere. Berez, nahi beste joan gintezke atzera historian zehar familien, etxeen, hirien, eskualdeen, herrialdeen, erresumen edo inperioen arrakasta, ongizatea eta oparotasuna lortu edo hobetzeko asmoarekin egondako kudeaketa eredu ezberdinak aztertzeko. Izan ere, gizaki orok bere behar materialak ase behar ditu bizirik iraun ahal izateko, eta aldi berean, jendarte oro antolatu behar da beharrak asetzen dituzten baliabideak modu egokian banatu ahal izateko. Labur esanda, hauxe da, hots, jendarte bakoitzak bere ondasun materialak banatzeko hartzen dituen erabakiak, gaur egun “ekonomia” bezala ulertzen duguna. Ekonomia, beraz, prozesu kolektibo bat da, jendarte bakoitzaren egiturekin eta bertan ematen diren harremanekin lotura zuzena duena, eta baliabide material horien banaketa nola egiten den arabera eragin sozial ezberdinak sortzen dituena. Kapitalismoaren sorkuntzatik, disparekotasun sozioekonomikoak geroz eta gehiago hazi egin dira, eta ondorioz, munduko biztanleriaren gehiengoaren behar materialak ase gabe gelditzen dira. Izan ere, enpresa kapitalistek mozkinak.