Gorputzetik Gorputzera. Artxiboak Erakusketa Aretoetan.
View/ Open
Date
2020-10-30Author
Ansa Arbelaiz, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken hamarkadetan hainbat saiakera egin dira posizionamendu feministetatik ofizialtzat jotako narrazio hegemoniko patriarkalak zalantzan ipintzeko asmoarekin. Saiakera hauen artean azpimarragarriak dira komisariotzatik egin direnak, eta bereziki artxiboaren modus operandia erakusketa metodo gisara erabili dutenak horretarako. Hain zuzen ere, ikerketa honetan azken joera hau aztertu dut, horretarako batik bat Euskal Herriko testuinguruan zentratu naizelarik. Nire asmoa erakusketa mota honetako instalazio ezberdinak aztertzea izan da, hauen nolakotasun eta ezaugarriak argitzeaz gain, proposamen mota honen atzean daude helburuen eraginkortasun maila analizatzeko. Horretarako, eta instalazio eta bisitarien arteko harreman elkar eragileak gauzatzeko, erakustaretoetan gorputzaren presentziak duen garrantzia azpimarratu nahi izan dut ikerketan zehar, baita komisarioek instalazio eraginkorrak burutzeko beraien proiektuak teoria egokietan oinarrituak izatearen inportantzia ere. Honela, eta aspektu hauek kontuan hartuaz Bracha L. Ettingerren teoria matriziala abiapuntu gisara hartuaz artxiboarekiko hurbilpen berri bat proposatu dut azkenik, erakusketa eremuan aplikagarria dena eta femeninotik artikulatua.