Andrei Zvyagintseven zinema: hausnarketa morala eta politikoa.
View/ Open
Date
2022-07-12Author
Urcola Eceiza, Eider
Metadata
Show full item recordAbstract
Andrei Zvyagintsev zine errusiarren "New Wave" korronteko zine zuzendari ospetsuenetarikoa eta sarituenetarikoa da. Andrei Tarkovskyren ondorengo ere izendatu dute. 5 luze-metrailen sortzaile, aipagarria da filmak egiteko eta ulertzeko duen gaitasuna; koherentzia mantenduz narratibatik hasi eta formaraino bere lan guztietan. Filmak errusiar gizartearen irakurketa alegorikoak dira, istorio partikularrak erabiliz gizartearen egoera marrazteko. Alabaina, hori baina haratago doa Zvyagintsev, galdera eta dilema etikoak ere pantailaratzen baititu bere filmetan: gizontasuna, boterearen funtzionamendua, giza natura, edota giza erantzukizuna besteak beste.Izaera poetikoa bere marka propioaren adierazle, goi mailako zuzendari bilakatuz. Baina, hala ere, lan gutxi daude, eta ikuspuntu partzial bat baino ez dute eskaintzen. Beste askoren artean, adibidez, Dink-en 2014. urteko artikuluak (hiru film bakarrik aztertzen ditu), Kondyuken 2016.urteko artikulua (ikuspuntu erlijiosoa bakarrik lantzen du) edota Sinclairren 2014.urteko artikulua (gizontasuna bakarrik aztertzen du). Hori dela eta, gabeziaz arduraturik, tesi honen helburuak hauexek dira:- Andrei Zvyagintseven filmografia osotasunean aztertuko duen analisi bategitea akademian dagoen hutsunea betetzeko.- Aditzera eraman bere filmografia osoan dagoen koherentzia, eta zuzendariaren izaera artistikoa ezberdintzen duen zigilu pertsonala definitu. Hau da, bere filmetan zehar errepikatzen diren hainbat ezaugarriren izaerak eta funtzionamenduak aztertu: ezaugarri tematikoak, narratiboak eta formalak.- Bere filmografiaren irakurketa alegoriko-politikoa egitea, hots, aztertu nola istorio partikularrak erabiliz egungo Errusiar politikaren egoera adierazten duen.