Genero bitartasuna haurdunaldian: gurasoen hazkuntza ereduak, diskurtsoak eta praktikak
View/ Open
Date
2022-10Author
Epelde Pagola, Edurne
Metadata
Show full item recordAbstract
Master Amaierako Lan honetan, haurdunaldian genero bitartasuna zein garrantzia hartzen duen ikertu
da. Bizitzako etapa berezi gisa, gurasotasunaren hasiera den garaian begirada jarri da eta haurdun
dauden pertsonen usteetan, sinesmenetan eta hazkuntza praktiketan arakatu da. Horiek haurra jaio
aurretik dituzten, generoari buruzko gogoetetan, aurreiritzietan, usteetan, espektatibetan eta hartzen
dituzten erabaki praktikoetan (izendatzea, arropa antolatzea, logela prestatzea, ekografiaren unea,
opariak...) jarri da arreta. Batetik, haurdun dauden pertsonekin elkarrizketa erdi egituratuak egin dira.
Bestetik, haurdunaldian zehar indarra hartzen duten hainbat objektu material (arropak, opariak,
ekografiak eta abar) kontuan hartu dira. Ikerketan, askotariko iritziak, diskurtsoak eta praktikak
topatu dira eta horien guztien elementu komunak aztertu dira; horiek guztiek erakusten dute hazkuntza
prozesuak generoaren eraginpean gertatzen direla. Guraso batzuek eta besteek ezberdin bizi dute
sexismoa eta genero bitartasuna, badira genero estereotiporik gabe hazteko ahaleginean ari diren
hainbat guraso ere.