UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis Doctorales
  • TD-Ciencias de la Vida
  • View Item
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis Doctorales
  • TD-Ciencias de la Vida
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Ariketa fisikoko interbentzio batek egoitzetan bizi diren adinekoengan dituen onuretan eragiten duten faktoreen azterketa.

Thumbnail
View/Open
Tesis Doctoral (10.86Mb)
Date
2022-11-08
Author
Virgala García, Janire
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/58615
Abstract
Tesi honetan alde batetik, egoitzetan bizi diren adineko pertsonetan Functional Ageing On programaren eraginkortasuna baldintzatzen duten faktoreak aztertu dira. Bestetik, arlo ezberdinetan erantzule edo ez erantzule direnean, arlo guztietan erantzule edo ez erantzule ote diren aztertu da. Honetarako,Gipuzkoako 16 egoitzetako 148 adineko pertsonen egoera funtzionala, egoera fisikoa, egoera kognitiboa eta egoera psikoafektiboa kontuan hartu dira.Azterlan honetan, laginaren ezaugarrien araberako banaketak (sexuka eta medianaren arabera) eta SPPBn, MoCan, bizi-kalitatean eta zoriontasunean ez-erantzule eta erantzuleen banaketa, Student-en ttest erlazionatuaren proba, bi noranzkoko (taldea eta denbora) neurri errepikatutako ANOVA eta taldeen arteko elkar eragitearen magnitudea partial .2 erabiliz kalkulatu da. Erantzule izateko zein faktoreek eragiten duten aztertzeko erregresio logistiko anizkoitzak egin dira.Nahiz eta adineko egoitzetan bizi diren adinekoen ezaugarrien arabera Functional Ageing On ariketa fisikoko interbentzioarekiko sentikortasuna ezberdina izan, aztertutako talde guztiek izan zituzten ariketa fisikoaren onurak. Adin baxuagoa, GMI baxuagoa eta TUG burutzeko denbora gutxiago behar izateak SPPBn erantzule izateko aukera gehiagorekin lotu zen. GMI altuagoa eta Tilburg-en araberako hauskortasun maila altuagoa MoCan erantzule izatearekin eta bizi-kalitatearen testean eta zoriontasunean puntuazio baxuagoa izatea, test horietan erantzule lotu ziren. SPPBn ez-erantzuleek, Rockwood-en hauskortasun eskalan eta zoriontasunean; MoCan ez-erantzuleek Fried-en fenotipoan eta SPPBn; bizi kalitatearen testean ez-erantzuleek Rockwood-en eskalan eta SPPBn eta zoriontasunean ez-erantzule enk Rockwood-en eta Tilburg-en hauskortasun irizpideetan eta ibilera abiadura eta SPPBn hobetu zuten.Beraz, edozein dela ere sexua, adina, menpekotasun edo hauskortasun maila, egoera fisiko edo neuropsikologikoa, adinekoen egoitzetan bizi diren adinekoak ariketa fisikoko interbentzioez baliatu daitezke. Gainera, aldagai batean ez-erantzule izan arren, beste aldagaietan onurak izan dezakete parte hartzaileek.
Collections
  • TD-Ciencias de la Vida

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka