Loki-lobuluko epilepsiaren animalia-eredu batean hipokanpo mailan gertatzen diren aldaketak: hipokanpoaren mendeko portaerak, endokannabinoide sistema eta astrozitoak
View/ Open
Date
2023-04-05Author
Anaut Lusar, Ilazki
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Ikerketa honen helburua, alde batetik, loki-lobuluko epilepsiaren animalia-eredu batean hipokanpoaren mendekoak diren portaeren aldaketak aztertzea da. Horrela, oroimenean eta habia egiteko gaitasunean dituen eraginak neurtuko dira. Beste alde batetik, maila zelularrean gertatzen diren aldaketak aztertuko dira, CB1 hartzailearen adierazpenean eta astrozitoetan gertatzen diren aldaketetan arreta jarriz. Mikroskopio elektronikorako teknika immunozitokimikoak erabiliko dira astrozitoetan gertatzen diren CB1 hartzailearen aldaketak zehazteko.