Testuinguru erdalduneko D ereduko ikastola bateko gurasoen Familia Hizkuntza-Politika Eleaniztuna
Abstract
Tesi honetan euskararen erabilerarako mesedegarria ez den Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE)testuinguru bateko gurasoen Familia Hizkuntza-Politika (FHP) eleaniztunak aztertu dira. Zehazki, Getxonkokatuta dagoen D ereduko ikastola bateko 19 familiaren FHPak aztertu dira. Helburua da gurasoek euren seme-alabak euskara, gaztelania eta ingeles eleaniztun izateko zer-nolako hizkuntza-kudeaketa duten eta zein hizkuntza-ideologiatan oinarritzen diren ikertzea. Gurasoen eta seme-alaben hizkuntza praktikakere ikertu dira tesian, praktikek hizkuntzen erabilerak nolakoak diren azaleratzen dutelako. Tesi honen bidez, hobeto ezagutu nahi dira gaztelaniaren erabilera nagusi den EAEko testuinguru eleaniztunetan seme-alaben euskarazko sozializazioa sustatu nahi duten gurasoen hizkuntza-politikak.Alde honetatik, tesiak ekarpena egin nahi lioke euskararen indarberritze prozesuaren inguruan egiten den ikerketa esparru zabalari. Helburu hauek lortzeko, metodologia kualitatiboan oinarritutako ikerketa bategin da tesian. Emaitzek erakutsi dute gurasoek eleaniztasunaren aldeko jarrera argia dutela, baina betiere, euskararen balio identitarioa erdigunean jartzen dute. Euskaraz dakiten gurasoek euskaraz egiten diete seme-alabei ahal duten heinean, eta guraso gehienak, euskaraz jakin edo ez, saiatzen dira euskararentzako mesedegarriak diren bestelako estrategiak aurrera eramaten. Gaztelaniaren erabilera eta gaitasun altua testuinguruak bermatzen duenez, ez da esplizituki agertzen gurasoen FHPtan. Ingelesari dagokionez, gurasoen FHPtan presente dago, eta neurri ezberdinetan bada ere, guraso guztiek hausnartu dute euren seme-alaben ingelesaren ikaskuntza prozesu eta estrategiei buruz.