UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis de Master
  • Máster Universitario en Psicología General Sanitaria
  • View Item
  •   ADDI
  • INVESTIGACIÓN
  • Tesis de Master
  • Máster Universitario en Psicología General Sanitaria
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Oroimen musikala alzheimerrean: musikoterapiaren egokitasuna aztergai

Thumbnail
View/Open
MAL_Lierni_Alberro.pdf (2.251Mb)
Date
2023-07-04
Author
Alberro Etxeberria, Lierne
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/61884
Abstract
Mundu mailan emandako hirugarren adineko biztanleriaren areagotzearekin, Alzheimer gaixotasuna duen paziente kopurua hazkuntza joera azkarra adierazten ari da. Hori dela eta, gaixotasun honek gure gizartean duen inpaktua handia da, eta beraz, gaixotasun honek eragiten duen narriadura apaltzeko tratamendu eta terapiak garatzea ezinbestekoa da honek gaixoan zein ingurukoengan duen eragina murrizteko. Beti ere argi edukiz gaixotasun honek eragiten duen narriadura itzulezina dela, honen garapena geldotzea eta pertsonak oraindik mantentzen dituen gaitasunak indartzea lortu daiteke tratamendu egokia aukeratuz. Arlo honetan, musika bere tresna nagusi bezala erabiltzen duen terapia bat ezagutarazia izaten ari da: musikoterapia. Honen bitartez, Alzheimer gaixotasunaren sintomatologia kognitiboa, emozionala eta konduktuala hobetu nahi da, gaixo zein zaintzaileen bizi kalitatea eta ongizatea areagotuz. Azkeneko urteetan bere eraginkortasuna frogatu nahi izan da ikerketa ezberdinen bitartez, hainbat aspektuengan duen eragina neurtuz eta ebaluatuz. Hala nola, depresio eta antsietatearen murrizketa, edo oroimen eta lengoaiaren hobekuntza. Alzheimer gaixotasunean ematen den baldintza berezi bat dela eta, terapia honek gaixotasun honetan izan dezakeen egokitasuna aztertu beharreko gaia da: oroimen musikala, beste oroimen motekin alderatuz, badirudi nahiko babestua eta zaindua ageri den gaitasuna dela, zenbait kasutan fase aurreratuetan ere, hau musikoterapiak Alzheimerrean duen eraginkortasunaren atzeko azalpen mekanismo bat izan litekeelarik. Hau guztia dela eta, lan honetan Alzheimer gaixotasunean musikoterapiaren eraginkortasuna berrikusten da eta honen azalpen mekanismoak aztertzen dira.
Collections
  • Máster Universitario en Psicología General Sanitaria

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka