Herritartasuna aztergai: zer diote Hego Euskal Herriko gizarte-mugimenduek?
View/ Open
Date
2021Author
Zabalo Bilbao, Julen
Iraola Arretxe, Iker
Sagastizabal Emilio-Yus, Marina
Metadata
Show full item record
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (118) : 148-169 (2021)
Abstract
Herritartasuna, izatez, kontzeptu aldakor eta eztabaidatua da. Hego Euskal Herriko gizarte-mugimenduek herritartasunaz garatzen duten diskurtsoa aztertzea da artikulu honen helburua. Ikuspegi kualitatibo batetik, feminismoan, euskalgintzan, migrazioen mugimenduan edota sozioekologian aritzen diren kideen iritziak aztertuz, mahaigaineratzen den ondorio nagusia da gizarte-mugimenduek herritartasun subjektiboa eta kolektiboa lehenesten dutela. Euskal Herriaren kasuan, afera horri herritartasunaren eta naziotasunaren arteko hartu-eman konplexua ere gehitzen zaio: Estatu-mailako euskal herritartasun objektibo ofizialik ez da existitzen, eta horrek herritartasunari buruzko eztabaida areagotzen du.