Hizkuntza-aldakortasuna Goizuetako euskaran
Date
2012Author
Lujanbio Begiristain, Oihana
Metadata
Show full item record
Uztaro: Giza eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria 80 : 77-97 (2012)
Abstract
Nafarroako herri euskaldun batean gaur egun erabiltzen den hizkera
aztertu du ikerketa honek, lupa aldaketan paratuta. Goizueta aztertu dugu,
nafarreraren eta erdialdeko euskararen arteko zubi-hizkera dena.
Trantsizio-hizkerak aztertzea interesgarria da hizkuntza-aldakortasuna
ikertzeko. Gainera, gure kasuan, azken hamarkadetan euskara batua
hedatzeak egoera soziolinguistiko berriak sortu ditu eta Euskal Herrian arlo
hori gutxi landu da. Euskara batuaren gizarteratze-prozesua ezagutu duten bi
belaunaldiren hizkuntza-hautuak aztertu dugu: eskolatzea erdaraz egin
dutenena eta eskolan euskara batua jaso dutenena. 19 parte-hartzaileak bi
aldiz elkarrizketatu dira, Goizuetako hiztun batek eta erdialdeko euskalkiaren
hiztun batek. Adin-taldeak eta elkarrizketatzaileak, biek eragin dute
hizkuntza-hautuan: parte-hartzaileek herriko aldaera gehiago erabili dituzte
Goizuetako elkarrizketatzailearekin eta adinekoek herriko aldaera gehiago
erabili dituzte gazteek baino. Oro har, bertako aldaeren erabilera altua izan
da eta bertako hizkerari atxikimendu handia erakutsi zaio