Euskal eskoletan bigarren hezkuntzako ikasleen komunikazio hizkuntza-antsietate eta komunikatzeko-borondate prozesuetan generoa aztertzen
View/Open
Date
2024-03-07Author
Díez Guiral, Uxue
Metadata
Show full item recordAbstract
Eskuarteko doktore tesiaren xede nagusi da euskal testuinguru eleanitz konplexuan Komunikazio Hizkuntza-antsietatearen (KHA) eta Komunikazio-borondatearen (KB) arteko harremana aztertzea eta faktore hauek generoarekin duten lotura ikertu eta honetan sakontzea. Zehazki, nesken, mutilen eta pertsona ez-bitarren artean eman daitezkeen KHA eta KB aldaerak aztertu dira eta ikasleek euren kideen bi prozesu hauen gainean dituzten iritziak baloratu dira. Aldi berean, ikasleen errealitateetan maila sozial ezberdina duten hizkuntzek ¿ hala nola Euskarak, Gaztelerak eta Ingelesak ¿ Komunikazio Hizkuntza-antsietatearen, Komunikazio-borondatearen eta generoaren arteko elkarrekintzan zein paper jokatzen duten esploratu da. Azkenik, bi Faktore Afektibo hauen, generoaren eta bestelako aldagai soziolinguistiko nabarmenen arteko harremanak aztertu dira.