Show simple item record

dc.contributor.advisorMaiz Aldalur, Edurne ORCID
dc.contributor.advisorMartínez González, Olalla ORCID
dc.contributor.authorUrkia Susín, Iratxe
dc.date2026-04-26
dc.date.accessioned2024-09-03T18:13:29Z
dc.date.available2024-09-03T18:13:29Z
dc.date.issued2024-04-26
dc.date.submitted2024-04-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69407
dc.description198 p.es_ES
dc.description.abstract[ES]Elikadura osasuntsua izateak osasun egoeran onurak eragiten ditu eta gaixotasun ez-kutsakorren aurreko babesa eskaintzen du. Fruta eta barazkiak elikadura osasuntsuaren osagai nagusi diren arren, oro har ez dira kontsumo gomendioak betetzen. Hori da islatzen dena inkesta dietetiko nazional eta nazioartekoetan, baita talde zaurgarriei dagozkienez ere, hala nola, haurdunak eta haurrak. Haurren kasuan elikagai berriekiko errefusak garrantzi handiagoa dauka beste talde batzuetan baino eta neofobiarako joera fruta eta barazkiekin bereziki lotzen da. Alabaina, elikadura ohitura osasuntsuak haurtzarotik garatzea garrantzizkoa da, orduan ezarri eta helduarora arte mantentzen direlako. Fruta eta barazki kontsumoaren eragile goiztiar kontsidera daitezke amaren elikadura, haurdunaldi zein edoskitzean zeharrekoa, eta haurraren elikadura osagarria, 6 hiletik aurrerakoa izan ohi dena. Alde batetik, fetuak amarengandik jasoko ditu lehen esperientzia sentsorialak, likido amniotikoaren bitartez eta haurtxoak jaio ostean ama-esnearen bitartez. Bestalde, elikagaiekiko lehenengo kontaktu zuzena gertatuko da elikadura osagarriaren garaian. Honetan zeharreko testuinguruak, eskaintzak, zapore eta ehundura motak zein aniztasunak osteko onarpenean eragin dezakete. Hortaz, bi faktore goiztiar horiek, banaka zein elkar eraginez, haurren elikagai berriekiko onarpenean izan dezaketen inpaktua aztertzeak interesa dauka dietetika-nutrizioaren eta portaera-azterketaren zientzia esparrutik. Tesi honen helburu nagusia izan zen eragin posible horiikertzeko oinarri metodologikoak eta neurketa tresnak garatzea. Diseinu kuasi-esperimentala oinarri izanik, gomendio eta jarraipen dietetikoa izan zen esku-hartzearen funtsa, haurdunaldiko azken hiruhilekotik haurrak 18 hil bete arte. Emakume parte-hartzaileak bi taldeetan bereizi ziren fruta eta barazkien kontsumo altua edo baxua zuten kontuan izanik. Elikadura osagarriari dagokionez, zaintzaileak gidatutakoa eta umeak gidatutako hurbilketak bereizi ziren. Emakume parte-hartzaileen dieta eta bereziki fruta eta barazki kontsumoa adierazgarriki desberdina izan zen bi talde esperimentaletan eta bietan hobetu egin zen esku-hartze dietetikoan zehar. Gainera, joera osasuntsuntsua zuten elikadura patroietan puntuazio altuagoak lortu zituzten fruta eta barazki kontsumo altuan kokatutako emakumeak. Haurraren elikadura portaera aztertzeko asmoz bideoetan oinarritutako kodetze sistema sortu zen: BEBECS (Baby Eating Behaviour Coding System). Tresna hau erabilgarria izan liteke elikadura osagarrirako hurbilketa edozein izanda ere. Agerian jarri zen elikagaiak prozesatzeko denbora luzeagoak behar zirela haurrak gidatutako otorduetan, elikagaiak zatika janda, eta zaintzailearen esku-hartzeak nabarmenki areagotzen direla koilara bidezko elikaduran. Faktore goiztiarrek haurraren elikadura portaeran izan dezaketen eragina aztertzeko metodologia estatistikoa ezarri zen eta hasierako datuen lehen analisiak bien balizko garrantzia berretsi zuen. Etorkizunean, otorduetako portaera-behaketetako aldagaiek onargarritasunean izan dezaketen eragina aztertzea ere baimenduko dute garatutako prozedurek.ABSTRACT (ENG)Following a healthy diet is beneficial for health status and protects against non-communicable diseases. Although fruits and vegetables are important components of a healthy diet, consumption recommendations are rarely accomplished.es_ES
dc.description.abstract[EN]This is what national and international surveys reflect referring to general but also vulnerable population, such as pregnant women and infants. Rejection to novel foods has major relevance in infants due to neophobic behaviour being related to fruits and vegetables specifically. Nevertheless, it is important to develop healthy eating habits during childhood, because it is the moment when they are established and maintained throughout adulthood. Maternal diet, during pregnancy and breastfeeding, and infants¿ complementary feeding, usually from 6 months on, could be considered early factors influencing fruit and vegetables consumption. On the one hand, first sensorial experiences will happen for the foetus through the amniotic fluid and it will continue for the newborn via breastmilk. On the other hand, first direct contact with food will occur during weaning, where the context, offer, flavour and texture as well as the diversity could have an impact on the acceptance. Therefore, the analysis of the possible impact of these two early factors, both individually and interactively, on the infants¿ acceptance of new foods is of interest from the scientific field of nutrition and the analysis of behaviour. The main objective of the present thesis was to develop the methodological bases and the measuring tools to study that possible influence. Based on a quasi-experimental design, the intervention involved dietary advice and follow-up from the last trimester of pregnancy until infants¿ were 18 months of age. Women participating in the study were divided depending on their fruit and vegetable consumption, high or low. With respect to complementary feeding, two methods were differentiated: feeder-led or baby-led. Women participants¿ diet and specifically fruit and vegetables consumption was significantly different between both experimental groups at baseline and both improved after dietary intervention. In addition, women with a high intake of fruits and vegetables obtained higher scores in healthy-oriented dietary patterns. In order to assess infants eating behaviour a video coding system was developed: BEBECS (Baby Eating Behaviour Coding System). This tool would be applicable regardless of the weaning method used. It was evidenced that meals directed by the child took longer to process food being consumed in pieces, and that the caregiver¿s interventions considerably increased in spoon-feeding. Statistical methodology was established for the study of the impact of the early factors on eating behaviour of infants and the primary analysis of the initial data confirmed the possible relevance of both. In the future, the procedures developed will also allow analysing the variables coded during meals observation and their possible influence on acceptability.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/embargoedAccesses_ES
dc.subjectdairy productses_ES
dc.subjecttest validationes_ES
dc.titleHaurren elikagai berrien onarpenean eragina duten faktore goiztiarren ezaugarritzeari buruzko ikerketa kuasi-esperimentalerako oinarriak: amaren elikadura eta elikadura osagarri motaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c) 2024 Iratxe Urkia Susin
dc.identifier.studentID742853es_ES
dc.identifier.projectID22006es_ES
dc.departamentoesFarmacia y ciencias de los alimentoses_ES
dc.departamentoeuFarmazia eta elikagaien zientziakes_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record