Euskarazko literatur testu itzulietako eta ez-itzulietako lexikoen konparazio-saioak
View/ Open
Date
2024-06-06Author
Etxeberria Ramírez, Isabel
Metadata
Show full item recordAbstract
Tesi honen helburu nagusia euskarara itzulitako literatur testuetako hizkera nolakoa den eta testu ez-itzulietako hizkeratik zertan ezberdintzen den aztertzea da, halako moduz non, egiaz ezberdintasunik badela frogatzen bada, parada izango dugun egungo itzulpengintza euskararen bilakaera linguistiko-estilistikoari zer ekarpen egiten ari zaion ezagutzen hasteko. Horretarako, euskarazko literatur testu itzulien eta ez-itzulien corpus konparagarri batean lexiko arloko zenbait alderdi aztertu ditugu. Zehazki, koloreen eremu semantikoa, denbora-adberbioena, eta emozioak eta sentimenduak adierazten dituzten [izena + adjektiboa] kolokazioak aztertu ditugu. Hiru multzo horietako bakoitzarentzat termino zerrendak osatu ditugu, eta termino horietatik testu itzulietan eta ez-itzulietan zein eta zenbat erabili diren neurtu dugu, bai eta zenbat aldiz erabili diren ere. Lortutako datuak kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertu ditugu. Analisiak testu itzulien eta ez-itzulien arteko zenbait ezberdintasun utzi ditu agerian. Testu itzuliek oro har ñabardura eta zehaztasun lexikalerako joera handiagoa ageri dute testu ez-itzuliek baino. Testu ez-itzuliak, bestalde, aberatsagoak dira aldaera dialektaletan eta erregistro mailakoetan. Horrez gain, itzultzaileen euskaran arauarekiko lotura handiagoa nabari da. Lexiko-sorkuntzari dagokionez, azkenik, berrikuntzei irekiagoak ageri dira itzulpenak, eta kontserbadoreagoak testu ez-itzuliak.