Gogoetak Euskara Batu Zaharraren hausturaz
View/ Open
Date
2024-10-24Author
Urrestarazu Porta, Iñigo
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskal dialektologia diakronikoa nahiko diziplina berantiarra da inguruko tradizioen aldean, baina baita euskararen historiaren ikerketan ere. Lan honetan, Euskara Batu Zaharraren (EBZ) hausturaren inguruan jardun dugu. Horretarako, batetik dialektologia diakronikoa egiteko oinarri teorikoak finkatu ditugu. Ondoren, euskal dialektologia diakronikoak izan duen bilakabidea laburbildu dugu, Mitxelenaren aurreko garaietatik gaur egun arte, eta ikusi dugu dialektologia diakronikoa inoiz baino indartsuago dagoen ikerlerroa dela. Horren atzetik, EBZren gaiari heldu diogu. Batetik, EBZren behar linguistikoa aldarrikatu dugu, baita oreka puntuatua bezalako proposamenak zergatik ez diren egokiak argudiatu ere. Jarraian, EBZren hausturaz egindako lanak berrikusi ditugu. Bi hipotesi daude: a) lehen haustura mendebaldean gertatu zen, edo b) lehen haustura ekialdean gertatu zen. Hipotesi bati eta besteari, aldiz, ez zaio berdin eutsi. Lehen haustura mendebaldean gertatu zela diotenen
artean heterogeneotasun handia dago, baita mendebala definitzean ere, eta, gainera, izan dira dialektologia diakronikoaren oinarri teorikoen arabera jokatu ez dutenak ere. Lehen haustura ekialdean gertatu zela dioen hipotesia oso bestela defendatu da, batez ere Lakarraren (2011 [2014]) aldetik. Haren arabera, ekialdeko mintzoak III - IV . mendeetan bereiziko lirateke gainerako eremutik, n eta l ondoren herskari ahoskabeak garaturik. Argudiatu dut, ordea, hori askoz berrikuntza modernoagoa izan daitekeela, Mendebaldeko Euskara Zaharra bereizi ondokoa eta bearnesaren ukipenaren eraginez gertatua. Horregatik, lehen haustura mendebaldean dioen hipotesiaren alde Erdi-Ekialdeko Euskara Zaharra berreraikitzeko zer aukera egon daitekeen aztertu dut, eta ondorioztatu EBZren lehen haustura mendebaldean gerta zitekeela, nahiz eta uste baino berrikiago (VIII. mendetikaurrera). Azkenik, zenbait berrikuntzaren hedadura ikusirik, Nafarroa Garaiko Iruñeak aurreko lanetan egotzi zaion baino garrantzia txikiagoa ez duen izan iradoki dut.