Utopia eraikiz: Hego Euskal Herriko praxi ekofeministara hurbilpen bat
View/ Open
Date
2024-11-15Author
Eizagirre Pecharromán, Esther
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen xedea Hego Euskal Herrian garatzen ari den praxi ekofeminista utopikora hurbilpen bat egitea da. Horretarako, bi helburu nagusi finkatu ditut: alde batetik, lurraren defentsa eta feminismoa uztartzen dituzten kolektiboetan garatzen ari den praxi ekofeminista aztertzea (kolektiboen diskurtso, barne-antolakuntza eta kanpo-harremanei erreparatuz); eta, bestetik, praxi ekofeminista kokatuaren eta utopia feministen arteko lotura arakatzea. Horretarako, bost kolektiboen esperientzia jaso dut: Amillubi, Etxaldeko Emakumeak, Jauzi Ekosoziala, Lakabe eta MTB Andreak. Oso talde anitzak dira, maila desberdinetan eta esparru desberdinetatik eragitek dutenak (elikadura burujabetza, komunitarianismoa, ekosozialismoa, mugikortasuna…). Haien esperientzietara hurbiltzeko metodologia kualitatiboa hobetsi dut; zehazki, kolektiboetako kideei sakoneko elkarrizketak egin dizkiet. Lan honek garapen urriagoa izan duen praxi ekofeministaren ezagutza-arloari egin nahi dio ekarpena. Utopiaren inguruko eztabaida akademikoa praxi sozial konkretuaren analisira nola ekarri daitekeen ere arakatzen du. Bestalde, ekarpen sozial bat egitea espero da; alde batetik, trantsizio ekosozialaren inguruko eztabaida hegemonikoaren marjinetan dauden ahotsetatik abiatzen delako; eta, bestetik, alternatibaren posibilitatea aldarrikatzen duelako.