Show simple item record

dc.contributor.authorUrzelai Vicente, Ainhoa
dc.date.accessioned2025-01-15T15:14:22Z
dc.date.available2025-01-15T15:14:22Z
dc.date.issued2024-07-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/71427
dc.description.abstractDoktorego tesi honen helburu nagusia da Euskal Herriko gatazka armatuen errepresentazioa euskal Haur eta Gazte Literatura garaikidean nola egin den aztertzea, hau da, Guda Karlistak, Lehen Mundu Gerra, Espainiako Gerra Zibila, Bigarren Mundu Gerra, Frankismoa eta euskal gatazka zenbat eta nola landu den aztertzea. Guztira 77 obrak osatu dute corpusa eta horien guztien analisi kritiko sakon eta sistematikoa eskaini dut. Corpusa aztertzeko, analisi eredu bat sortu dut, zeina narratologiaren, Memoria Ikasketen eta Genero Ikasketen gurutzaketatik eratortzen den. Horrek ahalbidetu du, besteak beste, gerra edo gatazkaren gainean erakusten diren alderdiak, biktima/biktimario dikotomiak eta haien arteko harremanak, narrazioetan transmititzen den ideologia, gizon eta emakume irudikapenak edo gerrekin lotutako genero gatazkak aztertzea. Aipatutako helburuarekin batera, lan honek euskarazko HGLri buruzko hurbilpen teoriko eta praktiko garaikideen bilakaeraz jabetzea du xede, baita euskal literaturan eta HGLn oro har memoria historikoa nola landu den berariaz ikertu duten lanen azterketa egitea ere. Hirugarrenik, memoria historikoa eskolan lantzeko sortu diren proposamen didaktikoen diagnostikoa egitea du helburu, etorkizuneko ikerketak bideratze aldera. Egindako azterketak erakutsi du euskal HGLk uste baino gehiago heldu diola gure iragan gatazkatsuen errepresentazioari, batez ere XXI. mendetik aurrera, helduen literaturan eta inguruko HGLko sistemetan baino beranduago bada ere. Estetika errealista batetik abiatuta, aztertutako liburuek gerrek eragiten duten sufrimenduaren testigantza helarazten diote irakurle gazteari; hau da, gerrarena eta haren eskutik doan heriotzarena. Horiek ez dira gai tabua HGLn, eta beraz, corpusak frogatzen du HGLk gai zailez hitz egiteko balio duela.es_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/*
dc.subjectliterary theory, analysis and criticismes_ES
dc.titleEuskal Herriko gatazka armatuen errepresentazioa euskalhaur eta gazte literatura garaikideanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holderAtribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España*
dc.rights.holder(cc) 2024 Ainhoa Urzelai Vicente (cc by-nc-sa 4.0)


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España