Show simple item record

dc.contributor.advisorArroyo Sagasta, Amaia
dc.contributor.authorIrigoien Perurena, Mª Jesus
dc.date.accessioned2017-11-07T18:24:34Z
dc.date.available2017-11-07T18:24:34Z
dc.date.issued2017-06
dc.date.submitted2017-06-30
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23359
dc.description.abstractHezkuntza-eremuan bizitzen ari garen trantsizio-une honetan, gauza gutxi dira ziurrak eta horietako bat teknologia digitalen nonahikotasuna da. Teknologiaz, pantailez inguraturik bizi gara eta, hezitzaileok gure bizitzaren parte gisa integratzen ari garen bitartean, ikasleak teknologiaz inguraturik hazi dira eta halakorik gabeko bizimodua ulertezina egiten zaie. Hezkuntza-eremuan, orain arte DBHko ikastetxeetan, ikasleak oinarrizko teknologia- erabiltzaile gisa trebatzen aritu izan dira irakasleen araberako eskakizunen baitan, baina ez da ildo nagusirik izan. Heziberri 2020k (EHAA, 1 2015, 69-72 or.), ordea, aldaketa handia ekarri du, izan ere, Konpetentzia Digitala zeharkako konpetentzia bezala zehaztu du; denok irakasgai guztietan landu beharrekoa, alegia. Horretarako, DIGCOMP marko europarra erreferentziatzat harturik, landu beharreko 5 arlo hauek aipatzen ditu: informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak ebaztea. Gainera, 12. artikuluan argi adierazten du: “Oinarrizko Hezkuntza amaitzen duten ikasleek konpetentzia digital eta mediatikoa eskuratu behar dituzte, alfabetatze edo gaikuntza funtzional osoa bermatzeko” (EHAA 2 14. orr.). Baliabideen erabilera etikoa eta arduratsua ere aipatzen du, besteak beste, kontuan hartuz pertsonen intimitatea, norberaren irudia eta sexu-joera eta -nortasuna, eta aurre eginez sexismoari eta arrazakeriari. Nola egin bidea erabiltzaile izatetik konpetente digital izatera? Zer bide proposatu konpetentzia horren 5 arloak irakasleek zein ikasleek gradualki eta modu autonomoan garatzeko? Nola aprobetxatu online prestakuntzaren abantailak ikasleari era ordenatu batean eskolaz kanpo (edo eskolan bertan) bere ikaskuntza aberasteko aukerak eskaintzeko? (Eta bide batez, zeharka irakasleena zein senideena.) Hori guztia zehaztea eta DBHko edozein ikastetxerentzako baliagarria izan litekeen proposamen zehatza aurkeztea da gure proiektuaren xedea.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.relation.ispartofseriesHEZikt;
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc/3.0/es/*
dc.subjectkonpetentziaes_ES
dc.subjectdigitales_ES
dc.subjectirakaslees_ES
dc.subjectikaslees_ES
dc.titleKonpetente digitalak izateko bideanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/masterThesises_ES
dc.rights.holderAtribución-NoComercial 3.0 España*
dc.departamentoesDidáctica de la Lengua y la Literaturaes_ES
dc.departamentoeuHizkuntzaren eta literaturaren didaktikaes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-NoComercial 3.0 España
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-NoComercial 3.0 España