Corpusen eta horiek ustiatzeko tresnen erabilera hizkuntza-irakaskuntzan
View/ Open
Date
2017Author
Elorriaga Echevarria, Ziortza
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburu nagusia unibertsitateko zenbait ikasleek idatzitako testuek osatzen
duten corpusa aztertzea izango da; horrela zenbait ezaugarri linguistiko ikertu eta
ikasle horiek HABEk ezartzen dituen baldintzen arabera C1 mailatik edo B2 mailatik
hurbilago kokatzen diren jakingo dugu. Azterketa hori egin ahal izateko, sarean aurki
daitekeen ANALHITZA baliabidea erabiliko dugu.
Beraz, corpusetan oinarritutako metodoak hizkuntzen irakaskuntzan zein emaitza eta
ondorio izan ditzakeen ikusiko da. Horretarako, lehenengo, hizkuntzak irakasteko
metodo horretara iritsi arte nagusitutako metodo edota estrategiak ere ezagutu eta
errepasatuko ditugu.
Emaitzei dagokienez, ANALHITZAk eskaintzen duen azterketa zehaztuaz gain, eskuz
egindako ikerketari esker lortutako datuak azalduko dira. Horrela, lexikoaz aparte,
ortografia, edota subjektu eta aditzaren arteko komunztadurarekiko ikasleek duten
menperatze maila zein den jakin ahal izango dugu. Aipatutako kontrol maila hori
erabakigarria izango da ikasleak C1 edo B2 mailan kokatzeko; izan ere, emaitza
horietan oinarrituko gara ondorio objektiboak atera eta ikaslea hizkuntza maila jakin
batean aurkitzen dela baieztatzeko.