Gorputz Hezkuntza eta IKTak: Irakasleen lana eta elkarrekintza bultzatzeko proposamena
View/ Open
Date
2018Author
Larrauri Iriondo, Markel
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honek Gorputz Hezkuntza eta IKTak bateragarriak izan daitezkeela erakutsi
nahi izan dugu, bi alorren arteko elkarrekintzarekin ikasgaiko profesionalentzat
baliagarria izan daitekeen lana eratuz. Hori lortzeko, bi helburu nagusi jarri dizkiogu
gure buruari, eta helburu bakoitzak azpi helburu bat du baita, atal espezifikoagoak
lantzeko ideia erakutsiz. Proiektuak hainbat atal ezberdin ditu. Behin helburuak
zehaztuta, lanari oinarri bat emateko, marko teoriko bat sortu dugu. Bertan, honako atal
nagusiak landuko dira: IKTak hezkuntzan duten rola, Gorputz Hezkuntzan duten rola,
unitate didaktiko digitalak Gorputz Hezkuntzan (eredu baten sorkuntzaren zergatiekin)
eta sare sozialen erabilera irakasleen arteko kolaborazioan.
Proposamen praktiko bat ere eratu dugu. Marko teorikoaren oinarria izanda, bi
proposamen sortu ditugu: Gorputz Hezkuntzako saioak eratzeko unitate didaktiko
baten eredua (konpetentzia digitala eta hau landu ahal izateko baliabide eta
hausnarketekin hornitua) eta ikasgai honetako irakasleek beraien artean jarduteko eta
lan egiteko Facebook talde bat. Atal praktikoan emandako pausoak eta hartutako
erabakiak justifikatzen dira, bakoitzaren zergatia emanez.
Azkenik, proiektuaren
inguruko ondorioak azaleratzen ditugu. Lehenik, hasieran ezarritako helburuak bete
diren edo zein punturaino bete diren argudiatzen da. Amaitzeko, proiektuko
prozesuaren ondorioak ematen dira aukeratutako gaiaren, ekarpen pertsonalaren,
denboraren kudeaketaren edota eskuratutako jakintzaren inguruan.