Euskara ikastaro erdi-presentziala HEOn, B1 maila
View/ Open
Date
2018Author
Osinalde, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Hizkuntzen irakaskuntzan informazio eta komunikazio teknologiek (IKTek) egin
dezaketen ekarpenaren inguruko hausnarketa eta esparru horretarako lagin baten
azalpena aurkituko dituzu HezIkt18 graduondoan ikasitakoak bateratzen dituen txosten
honetan.
Arlo eta eremu zabalak izaki, testuingurua orokorretik Eibarko HEOn egin ohi
dugun lanera arteko eta hemen proposatzen den tresnarako bidea deskribatu dela
ikusiko du irakurleak. Hezkuntzako araudia, komunikazio gaitasunak eta digitalak,
ohiko jarduna eta beste hainbat esparru xehatu dira.
Ohiko aurrez aurreko jarduna online egindakoarekin uztartzeko ahalegina da
hemen aurkeztutakoa. Ikastetxearen helburuak eta ikasleenak bat egingo lukeen gune
bat eratzea, alegia, ikasleek euskaraz jarduteko gaitasuna eskuratzea erraztuko duen
testuinguru aproposa. Beraien kasa, autonomiaz baina irakaslearen babes, gidaritza
eta laguntzarekin (haietariko bakoitzari egokituta) osatu beharreko ibilbidea da taxutu
duguna.
Lanarentzako oinarri teorikoa ezartzeko e-learningaz, eskola erdi-presentzialaz
eta eskura izandako metodoez jardun ostean, B1 mailako euskara ikastaro hau
diseinatzeko baliatu dudan metodologiaren berri eman dut. Jarraian, UEUri esker
eskura izan dudan Moodle plataforman egituratutako ikastaroaren nondik norakoen
kontaketa zehatzagoa ere eskaintzen da.
Azkenik, ondorioen atalean halako lanen ekarpenaz, berrerabilgarritasunaz eta
aurrerago egin daitezkeen hobekuntzez hitz-aspertuan aritu naiz.