Parte hartu ala paso egin? Gazteen ikasketa politikoak aztergai
View/ Open
Date
2020-06Author
Zabalo Bilbao, Julen
Iraola Arretxe, Iker
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan Hego Euskal Herriko gazteen ikasketa politikoak aztertzen dira. Ikuspegi kualitatibo batetik, sakoneko elkarrizketen eta eztabaida taldeen bidez, politikarekin harreman askotarikoa duten gazteen ibilbideak dira ikergai. Alde batetik, aktibismo politikoaren eredu desberdinetan aritzen diren gazteen ikasketa politikoak aztertu dira, batzuek politikarekiko lotura ohikoagoa eta beste batzuek berritzaileagoa dutelarik. Bestetik, euren burua politikatik at ikusten duten gazteen ibilbideak ere ikertu dira, politikarekiko hartu-eman hori behatu nahian. Horretarako, gazteen profil bietan, gazteen sozializazio politikoa, gazteek politikari aitortzen dioten zentzua, eta gazteen eskutik sortzen ari den politikagintza berritua jorratzen dira.