B2 mailarako online ikastaro irekia
View/ Open
Date
2020Author
Sola San Martin, Silvia
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu hau jaio zen euskara ikasteko ikastaro ireki bat diseinatzeko asmoz. Bidea luzea eta aberasgarria izan da oso. I(ra)kaskuntzak izan duen eboluzioa aztertu da, aurrez aurreko irakaskuntza tradizionaletik hasita, teknologia bitarteko duen ikaskuntzara heldu arte. Internetek sekulako iraultza ekarri zuen gure bizitzetara eta esparru guztietara zabaldu zen bere erabilera; ikasteko eta irakasteko tresna ugari ipini zituen gure esku. Eta iraultza honen barruan sortu ziren lehendabiziko MOOC ikastaroak 2008. urtean. Ikastaroak eskaintzeko plataformak, tresnak nahiz ikastaro motak ugaldu egin dira azken urteotan eta horietako batzuen azterketa gauzatu da lan honetan. Gure ustez, euskara ikasteko MOOC-a diseinatzeko egokiena izan litekeen LMS-a hautatu da: Edx. Halaber, ikastaroaren ezaugarri eta helburuei buruzko hausnarketa burutu da; ondoren, ikastaro mota eta metodologiaren gaineko zantzu batzuk eman dira. Amaitzeko, ikastaroaren diseinua egin da.