Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakaslegoaren I. formazioa
View/ Open
Date
2021-06-28Author
Cachón Arruti, Maider
Fernandez de Arroiabe Idigoras, Arantzazu
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikastetxe guztiek zenbait erabaki hartzeko autonomia daukate, lan metodologia,
besteak beste. Erabaki horiek eskolako klaustroak beraien eguneroko lanean
gauzatuko dituzte, eta horretarako horren berri jakitea ezinbestekoa da. Eskola
guztietan, klaustrokide batzuk aldatu egiten dira urtez urte eta horiek ere eskolako lan
egiteko modua eta ildoa jarrai dezaten formazioa diseinatzea izango da proiektu honen
xedea. Gizartea geroz eta digitalagoa da, eskola gizartera egokitu behar da eta
ikasleak gizartean parte hartzeko ahaldundu behar ditu. Ezinbestekoa izango da,
beraz, eskolak konpetentzia digitalean aurrera egitea eta eredu digital hori nola
gauzatuko duen erabakitzea.Heziberri 2020 izango da ikasleen irteera profila definitu
eta horretara iristeko lortu beharreko helburuak zehazten dituena. Helburu horietara
iristeko bide asko daude eta metodologia ezberdin askoren bitartez egin daiteke.
Eskolak aukeratzen duen metodologia, dena dela ere, ikasleek ikasketekiko motibazioa
badute, guzti hori gauzatzea askoz errazagoa izango da. Proiektu honen bitartez,
Orokieta eskola publikoko metodologia eta eredu digitala azaldu, eta proiektuen
bitarteko ikaskuntzaren bitartez nola aplikatu lantzen duen formazioa diseinatuko da.
Formazioaren barruan, ikasleen motibazioa handitzeko, gamifikazioa proiektuetan nola
txertatu daitekeen ere azalduko da eta horren adibideak eskainiko dira.