Hizkuntza-aldakortasuna euskaran. Nafarroako bi udalerritako emaitzak eta ondorioak
View/ Open
Date
2020Author
Lujanbio Begiristain, Oihana
Metadata
Show full item record
Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena. Koldo Zuazori gorazarre : 443-471 (2020)
Abstract
Euskalkiak elkarren artean eta euskara batuarekin harremanean daude; leku bateko hiztunak beste lekuetakoekin elkarreraginean daude, geroz eta gehiago. Horrek zein eragin du euskal hizkeretan? Ikerketa honetan, bariazionismoaren metodologia baliatu da euskararen gaur egungo joerak hobeki ulertu nahian. Hizkeraren aldaketa aztertzeko garaian, kontuan hartzekoa da udalerriko hiztunen euskararen ezagutza-maila, ez baita berdin % 90ekoa edo % 50ekoa izatea. Euskararen bi arnasgune ikertu dira hemen, horietan ere hizkera aldatzen ari dela sumatuta, aldaketa hori zenbatekoa den eta zerk eragiten duen aztertzeko. Emaitzetan ikusi da udalerri hauetan hizkuntza aldatzen ari dela, baina ez dagoela erabateko etenik adinekoen eta gazteen artean. Aldaketaren erritmoa eta norabideari dagokionez, joera bat antzematen da hizkuntza-aldagaien nolakotasunean: gainbehera gehien duten ezaugarriak euskara batuan eta erdialdeko euskaran ez dira erabiltzen