Show simple item record

dc.contributor.advisorLos Arcos Larumbe, Asier ORCID
dc.contributor.authorGonzalez Artetxe, Asier
dc.date.accessioned2024-10-09T16:04:58Z
dc.date.available2024-10-09T16:04:58Z
dc.date.issued2024-07-27
dc.date.submitted2024-06-27
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69816
dc.description157 p.es_ES
dc.description.abstractFutbola baloi batez jokatzen den duelu kolektiboa da eta kideek eta, batez ere, arerioek eragindako ziurgabetasunarengatik bereizten da. Duelu kolektibo oro harremanen, elkarrekintzen, jokoa da. Akzioa soziomotorra da. Entrenamendu-jardueren diseinua futbolaren barne-logikaren ezaugarri bereizleak manipulatzean datza, jokalarien egitean eragin ditzakeen ondorio praxikoak aintzat hartuz. Futbolarien adierazpen motor behagarriak, hots, euren portaera, erregistratzea entrenamenduaren efektuak ebaluatzeko azterbidea izan daiteke. Doktore tesi honen asmoa hau izan da: libre entrenatzeak eta agindu taktikoen baldintzapean entrenatzeak futbolari gazteen akzio soziomotorrean zein efektu izan dezakeen ebaluatzea, analisi-mailaren arabera: taldea, taldearen lerroak eta norbanakoa (batez beste eta banan-banan). Ikerketan harrobi bereko 14 eta 16 urtetik beherako 32 gizonezko futbolarik parte hartu zuten, talde bitan banatuta: libreak eta baldintzatuak. Kategoria bakoitzeko talde biak aurrez aurre aritu ziren, zortzi zortziren aurkako hiru partidatan, esku-hartzeak iraun zuen ordubeteko lau saiootan. Jokalari libreek aske eta inolako murrizketa barik jokatu zuten; baldintzatuek, ostera, agindu taktikoak jaso zituzten. Portaera kolektibo eta indibidualaren joera zentraleko eta entropia neurriak, erregulartasunaren adierazle direnak, libre eta baldintzatutako taldeen arteko partidan ebaluatu ziren, esku-hartzearen aurretik eta ostean, posizionamendu lokaleko sistemarekin. Entrenamenduetan agindu taktikoak ezartzeak portaeraren erregulartasuna bultza dezake, batez ere talde mailan. Joko librearen, agindu taktikoen edo bestelako esku-hartze estrategien aldeko postura egitea entrenatzaile bakoitzari dagokio. Aukeratzen lagun diezaioke, futbolaren barne-logika manipulatuta, harrobiko jokalarien egitean zein efektu lor dezakeen ezagutzeak bai talde, bai azpitalde, bai banakako mailetan.es_ES
dc.language.isoenges_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by/4.0/*
dc.subjecteducationes_ES
dc.titleEntrenamenduaren efektuak futbolari gazteen akzio soziomotorreanes_ES
dc.title.alternativeTraining effects on young footballers’ sociomotor actiones_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(cc) 2024 Asier Gonzalez Artetxe (cc by 4.0)*
dc.identifier.studentID802718es_ES
dc.identifier.projectID23505es_ES
dc.departamentoesEducación física y deportivaes_ES
dc.departamentoeuGorputz eta Kirol Hezkuntzaes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

(cc) 2024 Asier Gonzalez Artetxe (cc by 4.0)
Except where otherwise noted, this item's license is described as (cc) 2024 Asier Gonzalez Artetxe (cc by 4.0)