Testu-generoaren irudikapena eta erabilera ahozkoaren didaktikan
View/ Open
Date
2020-06-01Author
Diaz de Gereñu Lasaga, Leire
Idiazabal Gorrotxategi, Itziar
Larringan Aranzabal, Luis María
Metadata
Show full item record
Fontes Linguae Vasconum 50 urte. Ekarpen berriak euskararen ikerketari : 195-208 (2020)
Abstract
Lan honetan testu-generoaren balio didaktikoa arakatzen da, eta ahozko euskararen irakaskuntzan dituen erronkak eta baliabideak azpimarratzen dira. Curriculum eta material guztietan testuak, ahozkoak nahiz idatzizkoak, ekoizten irakastea proposatzen bada ere, testu-genero nozioa literatura-eremuan aurkitzen da egonkortuen. Halaber, ahozko komunikazioaren edukietan generoaren nozioa galtzen da, oro har. Ordea, testu-generoak, ‘moldea’, ‘eredua’ esan nahi du, eta hizkuntzaren edozein ekoizpen zentzudunen ezaugarria da. Ahozkoan ere testu-generoa erreminta didaktiko bezala erabiltzeko zenbait iradokizun biltzen ahalegindu gara; izan ere, irakasleari ziurtasuna ematen dio testuen aniztasun mugagabean erreferentzia bezala hartzeko, eta fidagarritasunarekin irakatsi nahiz ebaluatu egin ahal izateko.