Hizkuntzak, identitatea eta gazteak. Zurruntasunetik malgutasuneratz
View/ Open
Date
2022-11Author
Saragueta Garrido, Eider
Metadata
Show full item record
Gazte eleaniztunak: mintzalari eta mintzagai : 265-284 (2022)
Abstract
Urteetako globalizazioak pertsonen arteko mugikortasun zabala ekarri du, eta egun bizi dugun gizartea hizkuntz eta kulturen arteko topagune bihurtu (Creese eta Blacklege 2015, Norton 2013). Dena den, gurea bezalako hizkuntza gutxituen egoera kezka iturri dra beste hainbat herrialdetan, baita gazteen hizkuntz erabileraren eragiten duten faktoreak ere (Busse 2018). Hori dela eta, ikerketa honetan azpimarra euskararen garrantzian eta identatearen osaketan jarri da, translanguaging pedagogian oinarritutako esku-hartze bat abian zelarik. Informazioa EAEko D ereduko ikastetxe publiko batean jaso zen eta 2016. urtean gauzatu zen ikerketa 11 urteko 18 ikasleren partaidetzarekin. Ikasleek euskarari garrantzia aitortu zioten baina inguruan zituzten hizkuntzak alboratu gabe. Era berean, beraien nortasunaren osaketan hizkuntzek eragin zabala dutela ikusi da euskara, gaztelania eta ingelesaz gain, beste hainbat hizkuntza identitatearen osagai bihurtu eta euskaldun izateko konfigurazio berriak azaleratu zituztelako.