Cannabinoids in and Disease: from Endocannabinoid Analysis to Phytocannabinoid Intake
View/ Open
Date
2024-07-19Author
Villate Uribe, Aitor
Metadata
Show full item recordAbstract
Endokannabinoideak eta fitokannabinoideak jatorri eta helmuga desberdinak dituzten konposatu familiak dira, baina biek gorputzeko sistema berdinean eragiten dute, eta biak estuki erlazionatuta daude gizakion osasunean.Endokannabinoideak, alde batetik, funtzio biologiko ugarien erregulazioan parte hartzen duten endokannabinoide-sistemaren modulatzaile endogenoak dira. Konposatu endogeno hauen eduki erlatiboa giza-osasunaren menpekoa izan daiteke matrize biologikoetan, eta hori aztertzeko bidean, tesi honen bi kapitulu konposatu hauen analisian fokatu ditugu. Kapitulu horietan, endokannabinoideak plasman eta zelula kultibo-ingurunetan determinatzeko metodo analitikoen optimizazioa eta berrespena burutu ditugu. Behin berretsita, metodo analitikoak endokannabinoide-sistemak bi gaixotasunetan izan ditzakeen gorabeherak aztertzeko erabili ditugu: Draveten sindromea eta eskizofrenia.Fitokannabinoideak, bestetik, kannabis landareak ekoizten dituen konposatu bioaktiboak dira. Terapiaren esparruan hauetako batzuk lagungarriak badira ere, fitokannabinoide psikotropikoen gehiegizko erabileraludikoak psikosia garatzeko arriskua ekar dezake maiz. Produktu horien kontsumoaren eta psikosiaren arteko erlazioa guztiz argia ez denez, tesi honen kapituluetako batean galdera hau erantzuten saiatu gara analisi metabolomiko ez-zuzenduaren bidez.Erabilera desorekatuaren arriskuak alde batera utzita, lan honetan berretsi da fitokannabinoideek efektu terapeutiko ugari eragiten dituztela eta gaixo askoren bizi kalitatea hobetzeko gaitasuna dutela. Konposatu horiek eragiten dituzten onuraz baliatzeko, ordea, dosi egokiak dituzten eta administrazio-bide bakoitzak dituen eskakizunetara egokitutako produktuak gorputzaraztea premiazkoa da. Zentzu honetan, tesi honen bi kapitulutan, aho-bidetik hartzeko kannabis produktuen ekoizpenaren esparruan murgildu gara eta fitokannabinoidez kargatutako mikrokapsulak eta nanokapsulak ekoiztu ditugu material polimerikoen moldakortasunaz baliatuz. Horrela, alde batetik, fitokannabinoideen karga txikia duten eta heste-askapen azkarra ematen duten alginatozko eta txitosanezko mikrokapsulak prestatu ditugu, eta bestetik, fitokannabinoideen karga altua duten eta heste-askapen motela ematen duten poli(azido laktiko-ko-glikoliko)zko nanokapsulen hainbat formulazio prestatu ditugu bien abantailak eta desabantailak aztertuz.